Olentzero; Errege eguna
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-005-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
26 urtean Olentzero gurdian eraman izan du herrian zehar. Antzina Olentzero astoan etortzen zen. Errege eguna.
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko azaroaren 14a
- Iraupena: 0:03:13
- Erref: ARE-005/034
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » Gabonak
Transkripzioa
-Zu ibili zara Olentzero ekarten. Lagun itten eta.
-Ekarten. Makiña bat urtien ekarri dot. Hogetaxei bat urtien edo. Edo gehixau igual.
-Hogetaxei urte illaran?
- Bai, bai, bape galdu barik. Eta jangoikuai eskerrak emuten jatet betik lagundu dustelako. Hogetaxei urte pasau ez badie /ezpadie/, gehixau ez badie / ezpadie/.
-Iri pariekin?
-Ez, behixekin. Iririk eztauket. Behixekin.
-A, behixekin ibiltten zare.
-Orduen zuk burdixen Olentzero jarri eta herrixen ibilli.
-Plazara ekarri. Lehenao Olentzeruek astuen etorten zien. Ni gaztie nintzenien, txikiñe nintzenien burdixen ekarren baten batek ibiltten zittuen burdixaz be, batzun batzuk. Geuk astuaz. Gure astuak Olentzero asko ekarri dau. Baiñe lehenao Olentzeruek horra erueten zittuenien, [...] dauen lekure, arrautzak eta oilluek erueten zittuen. Oinguek ez daue /eztaue/ erueten. Eta lehen pipiaz etorten zan Olentzerua. Oin pipaik be ez dau /eztau/ ekarten. Ez dakit /eztakit/ zegatik dan. Oin jente asko egoten da, ume asko eta inguruan. Bakitzu zenbat ume egoten dan! Umiek eta gurasuek eta bestiek eta; astirik ez dau euko pipie ipintteko itxurie. Edo pipak gastau edo eztakitt zer ein dien. Ez daue /eztaue/ ekarten.
-Eta lehen be eitten zan Olentzero, hori ohitturioi baeuen zu umia ziñenien?
-Bai, ni txikiñe nintzenien be bai. Bai, bai.
-Eta orduen be Olentzerue ikazgin bat edo holako...?
-Bai, ikazgiñe samur, klaro, orduen be iguala izeten zan.
-Orduen be oingo estilora.
-Bai, berdiñe zan.
-Orduen zeuenera be Gabonetan Olentzero etorten zan, Erregiek ez zien etorten?
-Ez, erregiek etorten zien. Zapatak ondo garbittuta ifiñi bihar. Bestela berakatza, iketza ipinten oskuen bestela. Zapatak ondo garbittuta ipini ezik iketza ipintten euen zapatan. Hori entzunde daukozu hori?
-Bai. Ondo garbittua ipiñi ezkero zelako erregaluak egoten zien?
-Erregaluek egoten zien.
-Polittek?
-Bai, zerbaitzuk ekartzen zien.
-Nik amai entzunda daukot behiñ berai ekarri utsela holako lurrezko edo buztiñezko muñeka bat edo. Baiñe handik pare bat egunetara burue apurtu jakola ta. Behin jausi ezkero hori ba akabo.
-Ekartzen zittuen, bai. Umiendako jolasteko gauzak.
-Gabonetako subie zuk ezautu dozu?
-Zer?
-Gabonetako subie, holako mazapan bat.
-Bai, bai.
-Hori erregiek ekarten euen, erregetako zera zan?
-Ez, panaderixan egoten zan, panaderixan egoten zan hori.
-Bai, holako bueltan-bueltan egoten zan suba bat mazapanezkue edo.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!