Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Auzoaren bilakaera

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-005-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bidegintza. Bidea noiz egindakoa den. Auzoaren inguruko azalpenak. Toponimia. Eskuz egindako bidea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bidie noiz egin zan?
-Hau kamiñuoi?
-Bai. Gellara doiena.
Ezin neiketzu esan. Ze urteik ez dakit. Ezin neiketzu esan.
-Beti ezautu dozu?
-Kamiño hau?
-Bai.
-Bai zera! Buuu! Nundik izango da ba betik ezautu? Keba, keba, keba! Hori ein zanien nik automoilla baneukan orduko, eta ekarritta neukan nik automoill barrixa. Gellako Sotero ezauketan dozu, Galla Gaiñekue, Sotero? Hak eta Jose Luisek, Oñatira faten zan lanera, horrek automoilla euken, hementxe ixten euen. Horrek be zelaittik etorten zien, ez hor bide zaharretik, zelaittik gora etorten zien. Ez dakit ze urte, ezin neike esan. Resuk esangotsu preguntetan bajatzu, jakingo dau hak, hak memorixa ona dauka, ha hortan ona da ta. Hemen ez euen bideik, keba. Nik Koruetako bidie be nox ein euen be, ez dakit ze urte dan, baiñe badakit Koruetako kamiñue nox ein zan (...) goguen dauket. Eta badakitzu zegatik? Hemen behixek ba ixkuagana erueten zien eta iñoiz etxien be ipintzen zittuen (...) eta fan gintzen horra, Azatzako Zelaikora. (...) Gorunzkotan ebitzen hortik Agarretik Otalazelaire, handik euen bidie. Baiña bueltarakuan hemenditxik fan bihe juau. Goittik bera lanie ebizen, eta buelta erain oskuen. Bidia eitten ebizen, kamiñue eitten ebizen. Ze urte dan be ez dakit. Edozein modutan be hori gerra aurretik izengo zan zerbait? Gerra aurretik izengo zan zerbait.
-Zuek behixe hartute...
-Behixa hartute hara. Ixkuegana, klaro, hazixe. Oin betenaixuak etxera etorten die. Zuenera ez die fango. (...). Eskuz dana, e. Pikatxoiekin eta harri-otzarekin eta karretillekin.
-Horrek bide-lanok kanpoko langilliek eitten zittuen edo bertakuek?
-Ez, ez, kanpokuek. Bueno, bertakuek be bai baiñe nik uste dot kanpokuek ingo zittuela, uste dot. Kanpokuek izengo zien, ez dakit. Ezin neike esan. Buelta eindde barriro mutikuek gora, lehengo bide zaharretik bera.
-Ondio bidia akabetako euen.
-Bai, bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia