Euskararen egoera gerra garaian
Eskolan euskaraz, Gerra Zibilera arte. Doktrina ere euskaraz ematen zuten. Gerra garaian, euskaraz egitea debekatuta. Zigorra.
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko azaroaren 14a
- Iraupena: 0:01:53
- Erref: ARE-005/014
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Ta eskolia euskeraz edo erderaz edo zelan ikasten zebien, erderaz?
- E?
- Eskolia erderaz?
- Erdera, e, euskeraz!
- Euskeraz?
- Gero gerra-denporan erderaz!
- Gerra-denporan.
- Gerra-denporia, gerria allegau zanien erderaz!
- Klaro.
- Ta dotriñia be euskeraz! Bi dotriña egoten zien, dotriñia, dotriña txikixe eta dotriña haundixe. Lehenengokue dotriña txikixe, […], baiña zazpi urtegaz komuniue, lehenau komuniua itten zan, jaunartzie, e? Eta ordurako dotriñia ikasi in bihar, e? Dotriña txikixe eta haundixe, bi dotriña zien. Gero gerra-denporan, e… gerra-denporan, prohibiu in euien… debekatu in euen euskeraz berba ittia eskolan, e! Rekreotan ta danian be, e! Rekreo denporan ta be ezin euskeraz ein, e!
- Erderaz in bihar?
- Erderaz in bihar!
- Ba, gatxa izango zan ba, ezta? Derrepentian dana, dana erderaz in bihar, gatxa.
- Bai, baiña ondo edo txarto, ein in bihar.
- Ein!
- Ein in bihar, biheko ein!
- Kastigorik eta eukitten zauien euskeraz in ezkero edo?
- Ba… honbre! Horixe kastiguek egoten ziena!
- Zuk ezautu dozu, eraztuna edo, euskeraz itten euenari eraztun bat ipiñi eta aste akaberan eraztuna eukenari gero kastigua eta…?
- Hori ez dot ezautu, ez, neuk ez. Baiña arrestaute, han eskiña batera eruen ta han euki [eitten giñuen], e! Ez, neuk eraztun konturik ez, neuk ez dot ezautzen. Entzunda daukozu hori ala?
- Bai, nik entzunda dauket, ba, horixe, ba, beste kastigo batzuen artien, ba, eraztuna izeten zala, ezta?
- Ba, neu ez naz akordetan horregaz, ez. Izango zan igual, baiña memorixiak be faltau eitten dau ta… Galdu eitten da ta… Urte asko die ta…
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!