Baserriko lanak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-005-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko azaroaren 14a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: ARE-005/001
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
- Ta iretan ze faten zitzien udazkenien edo…?
- Udazkenien, San Migeletatik atzera, San Migeletatik atzerao, [akabau arte]. Ta atzo esan notsen —[hori pasau jat…]—, atzo esan notsen, […] hor etorri zien, ba, [ur] haundi batzuk, euri haundi batzuk ein zittuen, ta Malkorren be badakit zubixek-eta erun ei euen Malkorren be. Landetako zubixe be erun ei euen. Malkorren […] ez, Landetakue. Ta bidiek arrastau ein zittuen; arrastau ta bide txarrak [ifini] zittun ta ezin etorri. Ta basuen —bi […] daukou, ba, basue— hortik San Adrixenera [kruzia], San Adrixenera datorren bide azpixen daukou basue— bastante […] haundixa, […] bat hektarea-edo badauko—, ta behetik gora ekarri biaje bitten, e? Bedarra, e, burdixe, idie. Goixen kargau baten ta kamiñotik bueltan etorritta nao. […]
- Kamiñotik? Mondraotik?
- Mondrao, Mondraotik, bai, bai, bai, bai, etorritta nao.
- Mondraotik bueltan etorritta?
- Mondraotik bueltan etorritta. Birritten etorritta nao! [Zela] samur eitten da, e!
- Bai, bai…
- Baiña etorri ein bi´ da, e? Klaro, bueno, goittik behera zan gehixena ta gero hemen etxe-onduen —[ezer ez zan eitten], baiña—, hemen etxe-onduen, ba, hemen puntekua ifini —kamiñoik ez euen, hurrik emotekoik be, ta— puntekue ifini, beste pare bat aurrekaldien, tiretu ta hor etxe-onduen aldatz haundixe euen tokixen…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!