Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Baserritarren eta abadearen arteko harremana

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-004-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserritarrek abadearekin zuten harremana. Errezatzearren; bedeinkapenak egitearren garia ematen zitzaion apaizari.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Enee! Oin akordaute… Ene, ene!
- Auzue zainddu edo…
- Bai, ezebez. Orduen, enee! Ezebez.
- Gaiñera, abadiei eruen eitten xakon generua, ezta?
- Bai.
- Obligaziñua generua emuteko abadiai, ezta? Etxe baikotzak. Edo zela zan hori?
- Bai, obligaziñua.
- Zertzuk?
- Abadiai eruten jakon, ba, hilleko zera… errezau eitten otsen pater nosterra, ez dakitzu? Bai. Ta orduko anega-erdi emuten otsen, anega-erdi. Ta gero, ba, beste borondatezkue anega bat gari emuten jakon. Ta holaxe. Ta gero gobiernotik be baeuken, ba, abadiek.
- A! Gobiernotik be baeuken, e, zeoze?
- Bai, gobiernotik [euken horrek] abadiek orduen. Abadie ondo bizi zan orduen.
- Garixa bakarrik emuten xakon?
- Garixe ta gero oil… San Juanak zienerako, ba, oillaskuek eta… […] ba, holaxe emuten jakon.
- Hori borondatia ala…?
- Borondatie.
- A! Borondatez…
- Borondatia, borondatia.
- Hola, obligaziñoik…
- Ez, ez, ez. Baiñe, ba, holaxe, borondatie euen ta.
- Bai, bai. Ez zien gaizki bizi…
- Zenbat eta auzo haundixaue zan, ba, abadie hobeto. Ba, gauza gehixao.
- Ta mezia egunero izaten zan ala ez?
- Mezie egunero.
- Egunero…
- Egunero.
- Ta danok derrior fan bihar?
- Ez, ez, ez.
- A ez? A, hori ez?
- Astegunetan ez gitzen faten; domeketan.
- Domeketan euen obligaziñua?
- Domeketan euen obligaziñue. Domeketan faten gitzen. Hemen egoten zan hamarretan betik gazte-denporan ta Larrinon be hamarretan [edo…]. Arientzan egoten zan zortzi t´erdixetan edo. Ta holaxen, ba, kanbixetan. Han entzun batzuk eta, ba, bestiek hamarretako mezetara.
- Ta domeketan fan ein biher izeten zan?
- Domekan faten zan, bai, ta dana faten zan hamen jentie orduen. Auzo danetan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia