Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Auzoetako jaiak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-003-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Erromeriak. San Juanetan, egun biko jaiak. Auzo desberdinetako jaiak. Gonbidautzak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, orduan, jentia juntau herrixan eingo zan, ezta?
- Bai, elixa onduen juntau ta, ba, kontuek-eta esan han ta…
- Ta erromerixak eta?
- Erromerixak eta, ba, itten zien.
- Nun edo noiz edo…?
- Ba, hamen San Juan, San Juanetan erromerixia, bertako, zera, egun bikue.
- Auzoko jaixak edo?
- Bai, bertako jaixak. Koruetan Santiaguak bertako jaixak; Larriñon San Kristobal bertako jaixak… Ta, holaxen, danak zelebretan zien, ta gero soiñue egoten zan, ta… Bai. Aretxabaletan Andra Marixak; Mendiolan San Juanak… eta danien. Arientzan Andra Marixak, “8 de setiembre”, ta… baiñe auzuen orduen dana zelebraten zan.
- Hemen San Juan, ze egoten zan hemen?
- Hemen San Juan. E?
- Ze itten zan San Juanetan?
- Ba, meza nausixa ta zerak ta… gero, ba, soiñua ekarten euen ta… mutillak, fiestia. Gero, San Juanak eta, ba, basarrixek be leku danien hartzen zien jai. Jai izeten zan ta, ba, jentia, ba, fiestara etorten zan, gaztiek.
- Ta kanpotik-eta jentia etorten zan, ala…?
- Ez, ez, konbidauek orduan, parientiek, egoten zien bazkaitten, eukitten zien.
- Famelixa artekuak?
- Famelixa artekuak. Ta, ba, lagunek edo tratetan dauenak, jentiekin.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia