Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Argindarra; lantegiak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-003-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Argindarra. Lantegiak Aretxabaletan. Kooperatibak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Serenua egoten zan gabetan?
- Ez. Mondrauen-ta egoten zan, Mondraue haundixaua zan-ta ordurako, baiña Aretxabaletan eta Eskoriatzan ez, txikixak zien.
- Kaleko argixak eta ixutu itten zittuen […], edo…?
- Baeuen argiik?
- A, bueno… Ez euen kalietan argirik, e? Oraiñaokua da hori?
- […] urik be ez euen orduen ta. Romalduenien fabrikia euela, Romaldona, Apotzagakuak euken han, ez dakitzu? Apotzagakuak zien haik, zerak, Romaldonen fabrikia eukenak. Apotzagako zela esaten otsen hari etxiari...
- Romalduena?
- Romaldo zan Apotzagakue! Ta gero euken zerien, Aretxabaletan, zapaterixia edo. Ta hak be udan argirik ez, bai? Ta hamen […] dauken zer bat, ze esaten otsen… tratoria! Tratoria […] makiñan garixa jotekua ta zien, inddarra, haretxeaz, haxe tratoria eruten euen, zera, inddarra zerketako, fabriketarako itteko. Zera, ura euen hortik Bolibartik edo, zera, bai? Eta ure gastetan zan udan, ta inddarrik ez zan egoten argixe itteko. Eta fabrikarako halakotxe […] itten euen fabrikako zera be, urik ez euen orduan ta! […] kalebarrenien fabrika txikiñak. Ta aurretik azen… […].
- Fabrikak eta problemakin ibiliko zien, ez? Inddarra…
- Inddarra falta izaten zan [puntuan], udan sikutia-ta baeuen…
- Zenbat fabrika egozen?
- Aretxabaletan? Aretxabaletan ez dakit, ba, ze fabrika euen orduen; Arruena ta Zerrajerixia be egon zan. Gero hak kiebra in euen ta gero Naparrura edo fan zan. Ta gero halako fabrika txiki batzuk. Ta gero, ba, bakotxak berak […] ein zittun, fabrikak eta, ba, gerotxuao, geruatxuao etorri zien. Lehendik zeuen hori fabrikiori, Zerrajerixiori, be ez auen, hori gero ifiñi zeuen, Aretxabaletan kiebria zela in euen Zerrajerixiak, ba, batzuk juntau bai, eta eurok ifiñi zittuen tallerrak. Gero kiebria edo in euen, e? Baiña… Orduko fabrikak… zeintzuk… Iturbe ta, in euen kiebria, behintzet zerrau zan; zera be bai, beste bat be bai, ta, ba… halaxe zertu zien. Beste batzuk, ba, jarri ein zien ta… […] koperatibak jarri zien…

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia