Mikeleteak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-003-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Ruben Beitia - Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:35
- Erref: ARE-003/019
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Lanbideak » Udal langileak , Lanbideak » Polizia
Transkripzioa
- Bueno, kontrabandorik ez, baiña mikeletiak eurak zuk ezautu zittuen.
- A, bai! Gerra-denporara artien mikeletiak egoten zien! Mikeletiak […] mikeletiek, ta gero guardia zibillak egoten zien, ba, beste… Aretxabaletan ez zan egoten guardia zibillik; zerien, gerra aurretxuen ekarri zittuen guardia zibillak Aretxabaletara, baiña aurretik azen Eskoriatzan, Eskoriatzan azen guardia zibillak. […] kale barrenien, [han], hortxe egoten zien.
- Kuartela eukein.
- Bai, kuartela. Baiñe, holan, segidu [zienak], mikeletiak.
- Mikeletiak, baiña, bat, bi, edo…?
- Mikeletiak egoten zien 2 edo 3 bakarrik; zertako egoten zien ba, […] eta ezen be zerik ez euen ta.
- Ta lan haundirik be ez igual.
- Ez ba! Lan haundirik, ze eukiko euen, ba, orduen?
- Kontrabandua zainddu.
- Bai, kontrabandua.
- Ze uniforme eukein? Ze… zelakua?
- Eken fraka gorrixak eta gero azule, azul klarue, hortako zerbait, txaketa edo zer bat, eta gerrittik zintturoi bat. Ta txapela zera be halakua euken, azule ta gorrixe izaten zan. Mikeletiak uniforme politta euken.
- Bistosua.
- Bai. Guardia zibillak, berriz, ointxe lakotxie.
- A bai, e?
- Bueno… Bai, ointxe lakotxie.
- Aguazillak be egongo zien, ba?
- Bai, aguazille bat. Aguazil bat. Berak nehikua itten euen. Ba, harek aguazillak itten euen, alhondigako zera, deretxuak edo.
- Kobrau edo?
- Kobrau edo, ba, ardauen zerak. Ostien, kalien errekaun bat badao ein ta… aiuntamientukon bat. Holakon bat itten […].
- Serenua egoten zan gabetan?
- Ez. Mondrauen-ta egoten zan, Mondraue haundixaua zan-ta ordurako, baiña Aretxabaletan eta Eskoriatzan ez, txikixak zien.
- Kaleko argixak eta ixutu itten zittuen […], edo…?
- Baeuen argiik?
- A, bueno… Ez euen kalietan argirik, e? Oraiñaokua da hori?
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!