Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Trenaren garrantzia

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-003-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Trena. Ama umea zela, trenbidea nola egiten zuten ikusi zuen. Felizianaren garaian ordea, kendu egin zuten. Langileak Arrasatera trenean joaten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Jentiek etortiai itxi otsanien. Zuk ezautu [zeuenerako] gutxi etorten zien, ezta?
- Nik ezautu nauenerako, ba, gutxi etortzen zien, e! Bat edo bi edo hiru edo [...] holan etortzen zien.
- Baiña etorten zienak luzaroko... Hola...
- Ba, luzaroko edo bai...
- Bueno...
- Ni ez naz akordetan, baiña. Ta han behien euen zera, [ondie] edo han beheratxuao, ezta? Hola, etxe bat. Ta han egoten zien, ba, jaten ta gehixao, ni [... nitzanerako]. Han udan egoten zien, ba, dozenan bat edo gehixao igual egoten zien. Ta gero, bi kriada edo eukitzen zittuen han udan. Baiñe baiñuetxia ni [...] ordurako zertuta euen, hiru-laun bat jente, hola, juten zien bakarrik. Orduen ez zan ikusten automobillik-eta be. Ez, ez, ez.
- Etorten zienak, automobillian?
- A! Nik ez dakit zela etortzen zien. Trenien!
- A! Trena...
- Trena euen orduen. Trenien. Bai.
- Trena... zuk ifini zanien ezautu [zauen] ala zu...?
- Ez, ez, ni akordau orduko ifinitta euken trenoi. Nire amak esaten euen, bera gaztie zala, gaztiau, ba, neskatilla gaztie zala, [...] zala, trenbidie eitten orduaintxe eibili ziela. Eskoriatzakue zan nire ama. Ta eurenien egon ziela baserrixen, ba, enkargau edo aintzen [zerak], eta bere aiztiek zela eruten otsen, goxetan haik lehenao juaten ziela obreruena ainketan edo zerien, ta armozue eruten otsela bere aiztiek. [Ta han gora], han goixen ibiltzen ziela igual lanien, han lana nun toketan zan, ta han juaten zala. Nire ama zanien, ama neskatillatxue zanien ifini euela hori zerori. Ta ibili ziela eitten; denpora asko tardau euela eitten. Bai. Gure ama bizi izen balitz oin eukiko zittuen ehun ta hogein bat urte edo holakon bat izengo zittuen, edo gehixao iguel. Bai. Ta orduen hori trenbidioi eitten ibili ziela.
- Zure akuerduan kendu ein zan, ezta?
- Nere akorduen kendu ein zan.
- Jenteik ez zabillelako edo...?
- [Ez dakit]. [... artien be] ibiltten zan, baiñe nik ez dakit zeatik kendu euen. Orduntxe [ekin] zan jentie, ba... baiña artien be zenbat automobil abillen, ba? Oingo... oin beste [...] behintzat! Trenoi kendu zanien, guk pena hartu gauen. Baiña... Vittorixara ta Donostiara ta danerako euen. Obreruek Mondraura lanera be hortik faten zien goxien zazpi t´erdixetarako. Zazpi t´erdixetan egoten zan Vittorixatik etortzen zan trena. Ta gero atzera illunkaran be seiretan edo eukitten euen gorako. Bai. Goxien, ba, beherakue egoten zan zazpi t´erdixetan; atzera gorakue Mondrauen kruzetan [euen], gorakue egoten zan. Ta beherakue [faten] zan zereraiño, Maltzaraiño. Ta gero atzera hamarretan etorten zan gora trena. Hamarretakue, ha Vittorixara faten zan. Bai. Ta gero ha etorten zan hamarretan... hamabixetan etortzen zan [ha] behera.
- Goguen daukotzu ondio, e?
- Bai. Horrek bai, horrek goguen [...].
- Zeu be sarri ibilittakue igual izengo zara...
- Bai. [...], hantxe fan biher izeten gendun guk.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia