Bidegintza
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Ruben Beitia - Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:04:15
- Erref: ARE-003/007
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Bideak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Ta bidie nos ein zan hemen?
- E?
- Bide nos ein?
- Bidie... Hau kamiñuau? Hau kamiñuau ein zan, ba, gerrie urten aurreko urtien edo. Urte bi aurretik edo holaxe ein zan. Hori dana pikatxoiekin ein auen, e! Enee... Orduen, dana. Makiñekin-ta Oñatiko bat ["Upain"] ibili zan eze hemen-- "Upain" esaten otsen. Ha ibili zan. Ha zan kontratistie, Oñatikue. Hak in auen. Ta gero kanbion bat be hak ibili auen. Kanbion bat ibili zan hemen bakarrik harrixekin ta [iragaten] kanteratik.
- Lana gogorra, orduan? Eskuz...
- Bai. Oñatikue zan txoferra be, Juanito edo euken. Ta gero ez dakit Marbellara fan zala edo ez dakit ze esaten eben.
- Denporalia biherko zan eitten...
- Bai. Baiña bastante aguro ein zan, e! Bai. Dana [hemengotxe] baserrittar mutillak-eta ibili zien.
- A! Auzolan estilora edo?
- Ez, ez, ez. Bestela. Jornaleruek, zerak, kontratistiek. Kontratistie Oñatikue zan, [Zelaia], ez dakit zela esaten otsen.
- Bai entzunda [...]...
- [...]
- Ta bideik ez zanien nundik ziher ibiltten zitzien kalerako-ta?
- Ba, bidie euen.
- Bidie?
- Bidie. Ba, orduen automobilla ibiltteko, ez zauen automobilllik be; baiña bestela burdixekin ta jentie, idixekin-ta faten zan. Bidie hortixik euen.
- Ta ze ein euen, zabaldu edo...?
- Bai, zabaldu, zabaldu. Ta lehen erripakin ta zerekin zan, baiña, ba, gero... [kurba...] hemen.
- Oiñez ibiltteko...?
- Oiñez ibiltteko horrek sendak. Beste senda...
- Sendak egongo zien...
- Sendetatik sartzen gitzien.
- Bai, esan [zeuen], baiñuetxetik buelta edo, ezta?
- Baitta, handik baiñuetxetik bueltan sartzen gitzien. Bai. Ta, ba, beste auzokuek, ba, bidiek euken, guk geuken leetxe, ba, handik. Orduen egoten [ziela] neguen lokatzarak. Udan ez, baiña lokatzarak han neguen. Bai, bide txarrak. Baiñe udan ez.
- Siku euenian hobeto...
- Bai, siku euenian...
- Oñetakuek aldaketako ta?
- Oñetakuek-eta aldaketako-ta [... gittuen] hor behealdien aldaketan gittuen, ta aide.
- Zerian, ezta? Hor... Nun [esan zeuen]?
- Hor baiñuetxe ondoko... etxetxo bat euen, ta hantxe eskiñan aldatu ta aide!
- Txabolan bat edo [ze zan]...?
- Ez, etxie zan; bizi zien [...], bizi zien. Ta ate onduen [...] aldaketan gittuen, ta denpora ona auenien, barrez, ez; ez gittuen aldaketan, etxetik faten gitzen oiñetakuekin. Eurixe zanien edo holan.
- Oin beste erropa aldaketako be ez zan [egongo]...
- Ez, ez, ez. Orduen... orduen ez zan egoten horrenbeste zer.
- Han, baiñuetxie ezautu [zeuen] zuk ondio martxan euela, ala?
- Martxan auela... Orduen, ni akordetan naz eskolara faten gitzenien, [...] be egoten zien, baiñe udan bat edo bi egoten zien bakarrik. Gaiñera, gure amak-eta esaten eben, ba, zela egoten zan han jentie ta ez dakit zenbat kriada-ta egoten ziela ta... Baiña ni gutxi akordaten naz. Gero, zerrau ta gero, ba, eurek familixakuek egoten zien han, han bizitten zien. Bai.
- Familixan batena zan hori?
- Bai, familixa batena zan. Zerekuek, Elorrixokuek edo zien izetez, baiña eurenak zien horrek danok, terrenuok eta zerak. Ointxe saldu edo zertu dittue, ta oin ein dittue fabrikak eta...
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!