Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Arto-zuriketa eta arrosarioa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-001-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Arto-zuriketa. Arrosarioa errezatu eta kontu kontaketan. Aitak kontatzen zuen txiste bat gogora ekartzen du, erdara jakitearen inguruan. Hilean behin, 15 misterioko arrosarioa errezatu beharra.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kamaran ta... errosarixue-ta errezetan zauien?
- Hamen makiña bat arto zurittute gaz. Burdikadak, e! Gabe... Gabe bakotxien iguel bi burdi ta, e!
- Bai.
- Hori danon artien eitten zauien?
- Danon artien.
- Hemen etxien [geozen] danak, biheko! Gabez, gabez gaiñera!
- Gabeko lana...
- Gabeko lana. [...] ta erresarixue.
- Afal-aurretxuen edo afaldu ta gero?
- Afal-ostien.
- Afal-ostien?
- Zer afal-ostien?
- Afal-ostien arto-zuriketan?
- Arto-zuriketan.
- Afal-ostien? Afal-aurretik igual, afal-aurretik igual. Afal-ostien normalien. Ta afaixe be... [...] berakatza-saldie ta [gero sagar bana]. Ta...
- Ta aittek txiste batzuk esan ta...
- Ipuiñek aittek...
- A! Ipuiñek?
- Kontau eitten zittuen, e?
- Onbre! Asko [eukitten] euen hak!
- Bai, e?
- Asko, asko.
- Zeuek be jakingo dittuzue, orduen, ipuiñek-eta?
- Nik batzuk badakit harenak.
- Bai? Batzuk akordetan jatzue?
- Behin esan auen: <>.
- Eurek ez akixen ze esaten auen...
- Horixe bakarrik jakingo auien ta...
- Jakin, baiñe...
- Ze esaten dauien ezebez.
- ... ez akixen. Bueno, hori, hori barritxuaue izengo da, baiñe gure aittek zaharrauek kontetan zituen, e! Harek e...
- Hori be harek kontetan euen, e!
- Bai?
- Bai, bai, harek kontauta dakit nik hori.
- Harek [...] txistiek...
- Asko kontetan zittuen harek.
- Edarto pasauko zuaien orduen arto-zuriketan... [Ipuiñek]-eta entzun ta...
- Arto-zuriketan, bai...
- Ba, ha be distraidutearren ibiltten zan ta!
- Bai. Ta otzarakadak zerak, iguel --kamarie goixen--, iguel hogei otzarakada arto zurittu biher afal-ostien, e! Hogei otzarakada iguel, e!
- Kamarie holaxe beteta artoz, e!
- Sendatute kamarie.
- Bai, bai. Eta errosarixue-eta ez zauien errezetan?
- Erresarixue arto-zuriketan gabitzela amak.
- Bai? Amak?
- Eta erresarixue akabetako desietan gu [...], leporaiño eindda errosarixuakin ta... Ta, gaiñera, hillien behin hamabost misterixokue.
- A! Bai!
- [Ez jakixat] ze [izen izeten zan]... Hamabost. Jesus...!
- Ez dakit zertzuk...
- ... ha izeten zuan palizie! Gero [...] gaiñetik santueri, ez dakit ze santu ta ama birjiña ta [ostixa] guztiok... bueno...! Ha [hamabost misterixo], ha zan...
- Erregalue...
- Buo! Errosarixue ez auenien, ba, bueno, bata, bestie, aittek txistie ta hau ta bestie ta zarramarrien, ba, bueno...
- Artua zeiñek aguruau zurittu ta...
- Bai?
- Bai.
- Ta karrerie, arto-karrerie. Otzarak aurrekaldien ta... Baiñe [...] ta zera ta aittek aldamenien ta ta! Burdikada bat eta... Berak zurittu ta nik ta! Artuek kontau ta...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia