Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Umetan erdararik ez

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-001-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Umetan erdararik ez. Gerra garaian, eskolan izan zuten maistraren inguruko kontuak. Falangista zen eta sermoiak botatzen zizkien politika gaien inguruan. Arabatik negu aldean morroi bezala etorritakoekin ikasi zuten beraiek erdara.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta nik...
- Erderaz ein biher zan.
- ... ni gerra-denporan, Untzillan ibili nitzan.
- Eskolan.
- Eskolan. Maistra bat [burgalesa], falangistiaue... Artien gerrie euen, e! Bai. "Trenta y nueve, cuarenta", hortxe. Treintainuebien [gerau] zan, ta, ba, ordun, orduntxe estrenau [geun]. Niri barregurie emoten doste. Ta erderaz. Ba, bueno, aurreraotik, ba, zeoze bagekixen erderaz, hamen egoten zan --gu hamenguek, behintzet, ta hamen behien orduen bizi zienak--, Arabatik hola neguen-ta etorten zien, ba, kriau. Kriau edo, ba... Ezta? Araban, ba, Araban be jentie sobra edo zera, ta hamen falta, ta hamen familixaik gutxi aukien, eta ganau-zain ta eitteko ta. Ta guk harekin-ta ikesten geuen erderaz! Apur bat, ez dakitzu? Eta gero han, jo... erderaz. Bueno, defendiduteko bestien. Baiña okerra zan, e! Zatarraue? Tenazakin be ezin leikixon hari heldu! [Holako] bigotiek, betik [hotzak], [...] jantzirik be ez... Joe! Han... Buo! Puf! Ta baten, nik [harei esanda ha]... emon oskuen aber... ba, gerrie euen artien! Gerrie. Ta aber Españiako gerria aber zeneatik izen zan, ta ez dakit zer ta badakit zer ta aber [ipini oskun] zera, hari kontestetako bakutxek berai. Puf! Nik ze kontestauko notsen harei eskritue? Mille duro pagauko nauke eskuen eukittiarren. Bestiek, beste gaiñetikuek, ez dakit zela esango euen, baiña nik kontra. Nik Francon-ta kontra. Nik... Gerrie, ba, klaro... ta [hamengue zan], e! Klaro, mutikuak gitzen ta guri ze eingo oskuen, baiña jo, aitte ta ama igual... aitte-ta gaizki hartu igual. Baiñe [ha eskolako...]. Baiñe gero bota oskun sermo bat...! Akordaten naz [...] "que toda la culpa tenían los nacionalistas vascos y los separatistas catalanes", ta kriston sermoia bota oskun! [...] Nik enee, nik kontra! "Nik kontra bota juat, nik derrigor bota biher dotset", nik... [holakoik] pentsau barik. Ba, nik orduan hamalau urte edo. Ta enee...! Ba, erderaz hantxe ikesi gauen. Ta berak be ez ekixen larrei, e! Berak be problemak... ba, ez dakitzu? Horixe. Baiña, bestela, ez euken berak be...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia