Santi Bengoa Eskibel
Aretxabaleta (Gipuzkoa) (1924-2012)
Biografia
Arrasateko Zarugalde kalean jaio zen, hamar anai-arrebatatik hirugarrena. Aita Bedoña auzoko (orduan Bedoña auzoa Aretxabaleta udalerrian zegoen; gaur Arrasaten dago) Zabale (Zabala) baserrikoa zen eta ama auzo bereko Urkimendi (Urkamendi) baserrikoa. Lautik zazpi urtera bitartean Arrasateko ospitalean zegoen eskolaurrean ikasi zuen. Gero udaletxean zegoen eskolara pasatu zen. 1936. urtean, aitak Aretxabaletan “Cerrajera del Valle de Leniz” sortu zuen, eta familiarekin bertara joan zen bizitzera. Berehala gerra hasi zen, eta hilabete batzuez gurasoen jaiotetxeetara joan behar izan zuten babes bila. Arrasaten ezagutu zuen auzotasun goxoa azaltzen du, eta baita Aretxabaletan bizitako gerraren miseriak ere. Juli Elorzarekin ezkondu eta alaba bi izan zituzten. Ezkondu zen arte aitarekin jardun zuen lanean, baina gero bere tailerra sortu zuen, “Santi Bengoa S. L.”, eta azkoinak (tuerka) egiten zituzten. Gerraosteko industriaren garapenari buruzko hainbat azalpen ematen ditu. Santirekin batera bere bi alabak egon ziren elkarrizketan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARE-055 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
ARE-056 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?