Polonia Garziaetxabe Ugarte
Aretxabaleta (Gipuzkoa) (1925)
Biografia
Durana kalean jaio zen, zortzi anai-arrebatatik zaharrena. Aita "Barrenderokua"koa zen, kantari ezaguna. Ama berriz Legutiotik Aretxabaletara neskame etorritakoa. Bost urtetik hamalau arte Aretxabaletan eskolatu zen. Eskola bukatu eta Elkoro lantegian hasi zen lanean, giltzagintzan. Lan hori utzi eta neskame joan zen Eibarrera, Unzuetarren etxera. Eibartik Donostiara joan zen neskame. Familiak Aretxabaletako “Centro Católico”ren taberna-jatetxearen ardura hartu zuenean, Poloni etxera itzuli eta Mendikurtza lantegian hasi zen lanean, bertan egiten zituzten komun-estalkiak bernizatzen. Aretxabaletako Joakin Lizarralderekin ezkondu eta hiru ume izan zituzten. Umeak izan eta gero, herrian Eroskik jarri zuen dendako frutategian ekin zion lanean. Bertan jardun zuen jubilatu zen arte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARE-053 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?