Pilar Etxeberriarteu Agiriano
Aretxabaleta (Gipuzkoa) (1937)
Biografia
Aretxabaletako Azatza (Aozaratza) auzoko Otalora Azpi baserrian jaio zen. Sei anai-arrebatatik zaharrena zen bera. Aita etxekoa eta ama Eskoriatzako Bolibar auzoko Otzaibe baserrikoa zen. Auzoko eskolan hasi zen bost urterekin. Bederatzi zituela ama hil zitzaion, eta bi urtez egon zen eskolara joan gabe. Aretxabaletako Portasolen josten ikasi zuen. Donostiako “Clínica Mercedes”en egin zuen lan urte eta erdiz, garbitzen eta gaixoei laguntzen. Handik herrira itzuli zenean, ezkondu egin zen. Eskoriatzako Mendiola auzoko Atxurdin baserrira ezkondu zen, etxeko Juan Arenazarekin. Bost seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARE-042 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?