Maria Etxeberria Ugalde
Aretxabaleta (Gipuzkoa) (1919-2010)
Biografia
Isurieta auzoko Aurrekoa baserrian jaio zen. Aita bertakoa zen, eta ama berriz auzo bereko Ametzaga baserrikoa. Aretxabaletako eskola publikoan ikasi zuen. Maistrarekin euskaraz berba egiten zuten, baina ikasketak erdaraz jaso zituen. Hamalau urterekin kalera joan zen neskame, parrokia aurreko Santixena gozotegi-dendara (gaur galduta). Hemen zegoela, elizako garbiketak eta apainketak ere egunero egiten zituen. Handik Gasteizera joan zen neskame, eta handik Venezuelako Caracasera, euskaldun batzuen etxera, neskame beti ere. Hamabi urte Caracasen eman eta gero, Aretxabaletara itzuli zen, bertan etxe bat erosi zuen eta apopiloak izan zituen urteetan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARE-059 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?