Joxe Mari Makazaga Agirregabiria

Aretxabaleta (Gipuzkoa) (1916)

Biografia

Arkarazo auzoko Aurrekua (Joanatxokoa Aurrekoa) baserrian jaio zen, zazpi anai-arrebatatik gazteena. Aita bertakoa zen, eta ama berriz Eskoriatzako Marulanda auzoko Ingelesena baserrikoa. Kaleko maristen eskolan ikasi zuen sei urtetik hamabira arte. Eskolak bukatu eta Mendiola auzoko Bolinaga Garaikoan hiru urtez morroi egon eta gero, Bergarara ezkondutako arreba baten etxera joan zen morroi, San Juan auzoko Aibar baserrira. Bertan ortu-landareak hazten zituzten azoketan saltzeko. Gerra hasi zenean soldaduska egokitu zitzaion, eta nazionalekin batera borrokatu behar izan zuen Espainian zehar. Aretxabaletatik Gijoneraino oinez joan omen ziren, Elorriotik eta Gernikatik pasatuz, gorrien atzetik. Gerraostean Beroa lantegian hasi zen lanean, sukalderako ontzigintzan. Eskoriatzako Mendiola auzoko Arretxena baserriko Karmen Arriolarekin ezkondu zen. Seme-alaba bi izan zituzten. Joxe Mariren alaba ere egon zen elkarrizketan.

Zintak

KodeaDataProiektua
ARE-058 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia