Josefa Errasti Bolinaga Joxepa Burgalesena
Aretxabaleta (Gipuzkoa) (1911-2015)
Biografia
<body><p>Eskoriatzako Zarimutz auzoko Altamira baserrian jaio zen, zazpi anai-arrebatatik laugarrena. Aita Goroeta auzoko Aretxu baserrikoa (gaur desagertuta) zen, eta ama, berriz, hospiziokoa. Eskoriatzako Zarimutz auzoko Altamira baserrira ezkondu ziren. Zarimutzeko eskolan ikasi zuen, euskaraz, hamar urterekin hasi eta hamabostera arte. Eskolok bukatu eta Bergarako abadetxera joan zen neskame bi urterako. Gero, beste hiru urtez, uda partean Donostiako Hotel Floridan (Hotel España izena ere izan zuena) jardun zuen lanean. Aretxabaletako Bixente Arzerekin ezkondu zen eta hiru ume izan zituzten. Senarraren aita hamar urterekin Burgosko Ontomin herritik etorritakoa zen eta Burgalesena taberna-jatetxea ireki zuen. Umeak hazi eta gero, Josefak hartu zuen Burgalesenaren ardura, eta inguruko herrietatik etortzen zen jendea Josefaren sukalde bikaina dastatzera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARE-054 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?