Jasone Gorroño Aldai
Aretxabaleta (Gipuzkoa) (1954)
Biografia
Durana kalean jaioa, aita Aretxabaletakoa zuen eta ama Mendiolakoa. Amak eta amonak hika egiten zioten, eta aitak etxean erdaraz hitz egitea galarazten zien, kalea erabat erdaldunduta zegoen garaian. Mojetan ikasi zuen umetan. Laboral Kutxan egin du lana erretiroa hartu arte, baina euskararen aldeko lanetan ibili da beti: Beinke euskara taldean lehenengo, Loramendi elkartean gero, gau eskolan eskolak ematen... Orain hikalagunean hartzen du parte eta elkarrizketa hitanoari buruz egin diogu, Mila Zubizarretarekin batera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARE-083 | 2024 | Aretxabaletan hika | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute