Jean-Marie Larroque
Arboti-Zohota (Nafarroa Beherea) (1938-2009)
Biografia
Jean-Marie Larroque Arboti Bidetoan sortu zen 1938an. Bost haurridetan zaharrena zen. Bere burasoak etxe horretan plantatuak ziren 1937an, ezkondu bezain laster, etxetiar bezala. 1946an aferman jarri ziren. Jean-Marie 1964an ezkondu zen. Bere semeak hartu zuen segida Bidetoan, xerriak eta arto hazitakoa eginez. Bere bizian zehar ainitz mugimendu edo urratsetan inplikatu izan zen Jean-Marie Larroque: besteak beste Euskaldun Gazterian, FNSEA sindikatuan eta Etxarriko formakuntza zentroaren eta Lur Berri kooperatibaren administrazio kontseiluetan. Arboti-Zohotako auzapeza izan zen 1987tik 2001era.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZOH-001 | 2008 | Euskal kultur erakundearen artxiboak | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute