Arbona (Lapurdi)

Miarritzeko lantegi batean maniobra

Miarritzeko lantegi batean maniobra Duharteneko arbasoak laborariak izan ziren; Pierrot eta bere aita, aldiz, kanpoan aritzen ziren, teilak eta brikak ekoizten zituen enpresa batean. Ama etxeko lanetan ari zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ABO-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Duharteneko arbasoak laborariak izan ziren; Pierrot eta bere aita, aldiz, kanpoan aritzen ziren, teilak eta brikak ekoizten zituen enpresa batean. Ama etxeko lanetan ari zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta orduan zuk ezagutu duzu Arbona, duela aspaldiko Arbona, txikia zinelarik.
- A ba, ba, ba.
- Eta zuen etxean... zuen etxea laborantza etxea zen?
- Ez, ez, batee. Batee. Nee arbasoen etxea, ba. "Fin" gero fotografia ikusten ahalko duzu /ahalkouzu/... ikusten ahalko duzu /ahalkouzu/ nahi baduzu...
- Gibelean dena?
- Ba.
- Hori zen, lehenbiziko... Arbonan sartzean, lehenbiziko etxea?
- Lehembiziko etxea ba, eskuñetaik. Hor ba, hor laborari zien, ba, "mais" arbasoak e.
- Eta zuen garaian, orduan, aita zertan aritzen zen?
- Aita manubra zen. Aitu zen Miarritzeko teilerian, ainitz demboran, ni aitu naizen bezala, eta gero manubra "entreprise"... zombait antreprizetan.
- Eta teileria hartan, teilak egiten zituzten orduan?
- Teilak eta brikak, ba, ba, ba... ba. Ba lan bortitza zen, hola-hola.
- Zer... zer lana? Nola egin behar zen lanea, nola egiten ziren horiek, teilak?
- Teilak nola egiten zien? Lurra ekartzen zen harrobietaik lehenik, Arrangoitzeko eta Uztaitzeko harrobietaik, eta zombait lur elgarrekin nahastekatuik eta maxinetan pasatzen zien, eta handik gero filiera, ez dakit /eztakit/ nola erraten den eskuaraz baina bazen filiera bat eta maxinate pusatzen ziin... pusatzen ziin lurra maxinaekin filieraekin barnean eta forma hartzen ziin. Eta gero guk... guk pikatzen giniin behar zen /behartzen/ neurrian eta garraiatzen giniin leku bateat, gero bihaamunian bertze norbaitek e... lur moltsoa ekartzeko, eta presa batian ezartzen zuzten teilak... teilak egiteko. Eta brikak egiteko berdin. Lan... lan bortitza zen.
- Zu eta aita, horretan arituak zarete?
- Ba, ba, ba, ba... ba.
- Eta zertako bortitza zen? Nekatzen zen?
- A... pisua!
- Pisua?
- Pisuak zien. Eta gero aitu ginen... gero brikak ematen zien idortzen, idorrak zielaik, ematen zien labietan, labietan erretzen... erretzen ziuzten, ta gero aitu nintzen berritz labietaik ateatzen. Hor 'e biziki bortitza zen, behar zien / behartzien/ labietaik ateatu erriak zien... kasik erriak, ta bertze kampoa... kampoat ereman. Izigarri... izigarri bortitza zen hala.
- Eta orduan, hori egiten zuelarik, aitak ez zuen laborantzarik egiten? Ez zen bera?
- Ez zuen / etzuen/ ez zuen /etzuen/... Hau ziin, etxea ziin orduan, baatze ttiki bat zen bakarrik, ez zuen /etzuen/ astiik, indarrik ez u!
- Eta ama etxeko lanetan aritzen zen?
- Ama etxeko lanetan, borz haurrekin baziin... baziin egiteko!

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia