Behorrak bedeinkatzera
Antzinako ohiturak. Jendea behorrak hartuta joaten zen elizara, bedeinkatzera.
- Proiektua: Koldo Artola: Ziorditik Uztarrozeraino
- Elkarrizketatzailea(k): Koldo Artola Kortajarena
- Data: 2000(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:38
- Erref: ARB-037/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Artola Kortajarena
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak
Transkripzioa
- Alorrak eta aziendak eta, bedeinkatzen ziren?
- Aziendak... beeikatzen zien beti, bio-, beorrak geyenak bedeinka tzien, elizai buelta ematen zakiyon leno.
- Bai?
- Biorrak artuta.
- Behorrekin?
- Bei.
- Beste animaliekin ez?
- Ez! besteik ez, biorra. Geo? e... artua beeikatzen zubien ba, elizen e? eta grano puxka banak e, denei ematen zayekin; zerriek basuen bagiñuzkiyen ee? gue amonak emaan tziun e ga. Bakizu, beeiketub oi, kuanto? eztakit zer tzela... kostunbrea!
- Ze egunetan zen hori? behorrak-eta eramaten zirenekoa? San Blas ote?
- San Blas, San Blas izeën da, bei.
- Orduan jendea joaten zen elizara behorra hartuta? besterik ez? beste animaliarik ez?
- Beorra, bäi.
- Eta elizaren inguruan buelta ematen zuten?
- Buelta, bei, iru buelta ziela uste ot, bei.
- Eta gero?
- Gero? bakoitza bere itxea.
- Apaizak elizatik atera eta...
- Bei, bai, bei, bedeiketu te kontub oi. Ta guai’re baa kostunbria, ya. Kotxe berri bet ekartzen baa, olako... ze oetan? bueno, urtin biltzen dien denak, e? bayä egun batien? beeiketzen ttu, eliz atarien? da...
- Eta esan dezu kandelekin zeredozer egiten zela?
- Bai, kandelak beeika zitui? zittu(e) bai, ta guaaiñ ere bedeitzen die.
- Eta kandelatik, badakizu, erretzean erortzen den zera hori (ezkoa), hori ez zen botatzen behorren gainean edo?
- Ez, ez, ez... emen ez.
Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!