Arbizu (Nafarroa)

San Juanak

San Juanak <p>San Juanetan nola dantzatzen zen kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARB-009-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Juanetan nola dantzatzen zen kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- San Juanetan ta…
- Bai, diferentia [zian] San Juanetan, e… San Juanetako zortzikoa… Herri askotan ere egiten da ta hemen ez [be egin]… Zaharrena hau zen eta gero utzita [...]. Nik ezagutu dittut azkeneko zortzikuen Kondian Felix, Motzan atzekaldeko Antonio... gehio ez dakit. Ariñak izaten zien dantzari horiek.
- Zer egiten zuen zortzikuen?
- Orduen?
- San Juanetan ez?
- Orduen, pues, neskato ta mutiko fila haundi bet jartzen zen ta eskuti heldute pañelua, batetik bestea pañeluakin, eta bueltak ematen zittunien kantatubaz ze hau…
- “Maria Lonbrenen zaldiya”?
- E?
- “Maria Lonbrenen zaldiya”?
- Bai. “Maria Lonbrenen zaldiya, salto ta brinko larriya”. Bai, hura. Ta geo gelditzen zenien, pues, jota kantatzen… jota dantzatzen zuen. Ta gero, nola egitten da saludo hori aurreskuko dantza hori, pues estilu hortaa Ayuntamientukok egoten zen balkonien ta [harri zeatzen ziyoen].
- Plazan?
- Plazan, plazan bai. [Nik] oaindiken´e Josetxo [Jostana] oain dala hiru urte edo lau urte joan zen, Ameriketaa joan zen, eta hura etorri ta ez ziela lehenoko festak.
- Karo, festa asko kanbiatu da.
- Dena.
- Aurrero, musika ta jendiak kantatu ta... jendiak kantatu…
- Hoooola, bai. Nik dantzan ezautu dittut Paula Mari Anttoniña ta… amiñek! eta dantzan han plazan. Eta goai ezta haurrik ez da dantzatzen.
- Korruen ezta? Jendea korruen jartzen zen ta…
- Bai, bai.

Egilea(k): Ane Lopez de Arregi (Hernani BHI) , Maider Perez (Hernani BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia