Georgette Errecart
Arberatze-Zilhekoa (Nafarroa Beherea) (1937)
Biografia
Georgette Errecart Arberatzen sortu zen 1937an. Aita, Jean Errecart (Oragarre, 1909), politikari ezaguna izan zen. Georgettek lehen mailako eskola Arberatzen egin zuen eta Baionako Largenté-n, Donapaleun eta Saint-Cyran-en (Oise departamenduan) ere egona da ikasten. Herrira hurbildu zenean, Euskaldun Gazterian engaiatu zen 1957tik 1962ra eta hor ezagutu zuen Michel Epherre, bere senarra. 1962an ezkondu ziren. Familiatu izanikan ere, bere engaiamenduak segitu zituen, bereziki OGEC-en (irakaskuntza katolikoaren kudeaketa organismoa), baina beti ere bere aitaren eta senarraren ondoan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZIL-001 | 2008 | Euskal kultur erakundearen artxiboak | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute