Begoña Landajo Bernaola
Arantzazu (Bizkaia) (1929)
Biografia
Dimako Biteriño auzoko Abasolo baserrian jaio zen. Ama Dimakoa bertakoa zuen eta aita Igorrekoa. Bost neba-arrebatatik hirugarrena da Begoña. Zortzi urte zituela, ama hil zitzaien eta neba-arrebek etxetik irten behar izan zuten. Hortaz, Begoñak hiru urte eman behar izan zituen Sondikako komentu batean mojekin. Bertan, bordatzen ikasi zuen. Gero, etxera itzuli zen eta amamarekin geratu zen baserrian, harik eta Arantzazura ezkondu zen arte. Harrezkero, Arantzazun bizi da. Felix Arkotxa gizonagaz batera egin genion elkarrizketa. Baserriko bizimoduaz, eskolako kontuez, jaiez eta lehengo ohiturez hitz egin genuen eurekin egon ginenean.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ATZ-003 | 2013 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Etxazarra |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?