Arantza (Nafarroa)

Ezkurrarrek mandoa nahi

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARN-026-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Hori… Ezkurran izanen zen. Bi mutil izanen ziren baserriren batean bizi zirenak, eta omen zuten mando bat beren lanerako eta mando hura zerbait gisa hil izanen zitzaien eta ez zekiten mandoa zertatik etortzen zen, eta nahi zuten berriz mando baten jabe egin. Eta, han gizon bati galdetu zioten:
- Mandoak zer… nola etortzen dira mundura? Zergatik etortzen dira?
Eta, gizonak erran zien:
- Horiek arrautzatik.
Eta bertzeek sinetsi zuten. Ez ziren arrunt… ideia txarrekoak izanen gizagaixoak eta… gero:
- Eta non saltzen dira… mando arrautzak?
Eta:
- Horiek Iruñean –erran omen zien hark-.
Eta haiek dena sinetsi. Eta haiek bokadiloak hartuta eta joan omen ziren, Iruñera, eta, arropa tienda batean sartu eta han galdetuko zien zer nahi zuten eta:
- Mando arrautzak.
Eta:
- Gizon, ez, ez, hemen arropa tienda da eta hor bertze… tienda bat bada aitzinxeago, eta han harrapatuko duzue.
Eta, joan zen, fruteria batera bidali omen zuen. Han neskatxa bat eta, han e… ea ze… zer nahi zuten, eta:
- Mando arrautzak.
Eta, hark, hura… kalabaza handi bat eman omen zien, eta, haiek kontent harekin. Hura hartu eta pagatu zuten eta, gero bueltan, heldu zirelarik, ja herrira hurbilean, zera… mendi punta batean edo jarri izanen ziren bokadilo jaten, eta kalabaza hura ondoan utziz… utzi omen zuten eta kalabaza malda beheiti eskapatu. Eta beheko… errekan jo omen zuen arbola bat, eta, arbola jo zuelarik, ondotik erbia atera eta ondotik:
- Hara! Atera duk! Barrenean izanen zuan mandokumea!
Ondotik biek lasterka potx! Potx! Potx! Oihu egiten ziotelarik, eta erbiak martxa.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia