Lapurra konfesatzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARN-026-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Data: 2000(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:04
- Erref: ARN-026/040
- Gaia(k):
Transkripzioa
Ño! Gizajoa joan da bildotsa lapurtu behar duela eta, ateak itxiak, eta leihoak ere bai, rejarekin. Eta, bildotsa harrapatu du, eta, tiro egin, ez zen ateratzen raja ate hartatik. Ezin lapurtu eta utzi du bertan. “Yos!” Joan da konfesatzera eta, konfesatzera joan da eta:
- Eta zer, zazpigarren manamenduan zerbait lapurturik horrela?
Eta:
- Ez, Jauna, lapurturik ez, lapurturik ez.
- Intentzioa horrela?
Eta:
- Bai, intentzioa bai, intentzioa izan nuen bildotsa lapurtzeko.
- A, bai, e! A, igual-igual bekatua da hori. Hori ordaindu behar duzu.
Eta:
- Bai? Nola ordainduko dut bada?
Eta:
- A, hori niri duro bat ematen badidazu, barkatuta egongo da.
- Bueno, bueno. Zer egingo dugu bada?
(Eskua), atera du duroa eta, emakumeak konfesatzeko tokitik:
- Har ezazu. Tori.
- Ez, hortik ez, hortik ez, beste aldetik, hortik ezin dut hartu.
- A, redios! Nik ere atea ireki izan bazen, lapurtuko nuen bildotsa!
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!