Ogia erortzen bazen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARN-026-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Data: 2000(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:00:32
- Erref: ARN-026/037
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Ogia erortzen baldin bazitzaigun guri lurrera, handik hartu eta… beti musu eman eta uzten genuen mahaiaren gainean. Eta, paratzen zen beti ahuspezka ogia, ez e… goiti begira. Paratu beti ahuspezka. Eta nabala ere bai. Nabala ere paratzen balin bazen goiti begira, erraten zen Jaungoikoa… Jaungoikoa sufritzen zegoela, nabala goiti begira paratuz gero, nabala paratzeko beti zeharka.
- Eta ogia hasteko zer egin behar zen?
- Aitaren, eta gurutzea i… beno… ogiari gurutzea. Labanarekin gurutzea egin, eta musu eman, eta, ogia hautsi.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!