Arantza (Nafarroa)

Katu beltza sorgina zen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARN-026-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Joxepantoni zuen horrek izena, emakume hark, eta horren senarrak Antonio, biak ezagutu nituen nik (…). Eta, mutiko hori juergista, gaztea, eta, orduan dena oinez zen, eta, neska za… edo… izeba zahar horrek erraten omen zion:
- E! Egunen batean ikusiko duk! E! Egunen batean ikusiko duk ze… zer estualdia eman behar duan!
Eta:
- Bai! –mutikoak- Bue!
Eta, berriz ere hura atso horrek eta, egun batean herritik bakar-bakarra badoa goizaldera, ordu batak edo biak aldera horrela, eta, harpe baten azpitik atera zaio katu beltz bat mar-mar! eta mar! eta marruka katu beltz bat. Garrote bat horrek eskutan, ez makila hark, garrote bat. Ja! jo du garrotearekin, eta: “Jo nazak berriz!” eta “jo nazak berriz!”.
Eta ez, mutilak ez zuen jotzen, eta, mutila joan da etxera. Eta juerga egin goizean, zer da eta izeba, bertze ohean. Eta haren izeba, neska… atso zahar hori, sorgin hori. Hark makilarekin jo eta izterrean kristoren paliza emana, mainguka.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia