Arantza (Nafarroa)

Sorgina tximiniatik beheiti

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARN-026-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Aranibarren, e… laminak, aunitz atakatzen omen zituzten eta… edo sorginek, eta, aritzen omen ziren emakumeak lihoa, haria egiten. Eta haria liho horrekin pues leun-leun-leun-leuna, hari polita egiten omen zuten emakume horiek, eta, egunero etortzen omen zitzaien tximiniatik beheiti, eta erraten omen zion:
- Ekarran gantza!
Gantza, zopa, seboarekin egina.
- Ekarran gantza!
Eta, emakumeak ikaraturik beti. Gizon batek erran dio:
- Lasai, nik arreglatuko dut hori. Bai, zuek ez etorri.
Bera jarri da, suaren ondoan, eta paratu du zartagin handi batean olioa erretzen. Eta, han zegoen olio hori pil-pil-pil-pil-pil-pil-pil, eta er…
- Ekarran gantza!
Eta:
- Oi! Atzo pirri-pirri eta gaur pordoka-pordoka?
Klaro, gizon horrek ez baitzuen [emakumeek] bezala egiten haria.
- Karran gantza!
Eta:
- Gantza behar dun?
Da! tiratu dio zartagin olio hori eta kiskali dio mutur guztia. Eta ai! ai! ai! garrasika joan da. Eta bertzeak atera zaizkio zer pasatzen den, eta:
- Zer pasatu zain? Zer pasatzen?
Eta:
- Neronek nire buru! Neronek ni… (…)
- Ba! Heuk hire buruari egin baldin badion, izorratzea aski dun!

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia