Ostatuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARN-026-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Data: 2000(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:04:21
- Erref: ARN-026/025
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Orduan, etxeetan gaizki jan, miseria. Ilar gorria baldin bazen, bazter txarra baldin bazen ilar gorria ere akabatzen zen agudo... bazter fuertexeagoak egiten zuen, biltzen zuen gehiago, eta, (...) orduan, igandeetan eta mezara etortzen baitzen dena, eta, gizonek egiten zuten besta aunitz, lehenbiziko anisean hasi, anis pila bat goizean. Eta, gero ja kontrola galdua, eta bueno, bazkaltzen gelditzen ziren... Bazkaltzen gelditzen zen orduan, eta usaina eta ostatuan beti gehixeago, janarena, eta, harekin, usain harekin eta behinik behin animoa... besta gehiago egiten zen orduan besta erraten zen, baina ez zen besta hura. Gaizki… gaizki. Baina bat anisean hasi eta eguna pasatu hemen eta...
- Hori aste hondarretan?
- Igandea.
- Igandea.
- Orduan ez zen e... larunbata ez zen besta izaten, deus ere, igandea bakarra.
- Eta astez, ostatuan norbait ere ibiltzen zen edo...?
- Bueno bai... e... orduan aritzen zen musean aunitz, egunero, musean aritzen zirenak baziren hemen herrikoak, kuadrilla, eta, baserritarrak ere baziren egunero etortzen zirenak, musean aritzeko, herrira, oinez. Baina musean, ardo jokoan. A... botila hura: “Bueno, litro bat ardo jokatuko diagu”. Eta, baso bat, eta botila ardo paratzen zen, eta baso batetik edaten zuten denek, igual e... bost-sei partida jokatu zituzten eta beti baso bat, kostunbre hura hala... eta, tragoa hori, ba... batek partitu zuen, bueno, hark trago egin, pixka bat gelditzen bazen mahai azpira bota. Kostunbrea orduan hala zen, ez zen...
- (Alaba) Zer usaina ardoarena ostatuan…
- Brru! Zer, hondarra mahai azpira botatzen zen?
- Bai... ez bazuen akabatzen, mahai azpira bota.
- (Alaba) Eta beti-beti akabatzen zuten mus partida, edo...? (...)
- A, bueno, mus partidan tokatzen ziren haserretzeak, haserretu musean ari delarik igual, zerbaitengatik, tantoengatik edo, eta ddipi! eta ddapa! joka segituan. (...) Bueno, orduan, bertzela ere igandero joka aritzen ziren hemen.
- Igandero?
- Igandero baziren jokalariak. Ez zen orduan separazio handia izaten zen herrian, e! Herritarrak herritarrekin, Aienstarrek beren grupoa, Azkilarrekoak beren grupoa, eta Iguzkaldia eta Orralar igual... denak separatuak. Ez zen nahasten orain bezala, (...) igual lehengo... aitzineko igandean zerbait errana eta horrela, eta hurrengo iganderako prestatuak, joka aritzeko... eta hemen zipi! eta zapa! joka aritu bai, bai.
- Bai, e!
- Eta orduan kanpokoekin gehiago, ez? Herritarren artean horrela...? Kanpokoekin?
- Bai, gainera... ez, ez zen orduan, ez baitzen deus ere, e... kotxerik-eta ez zen, eta orduan e... erraizen (?) zen bertan dena, bakoitzak bere herrian.
- Baina lesakarren bat edo igantziarren bat etorriz gero...?
- Harrika...
- Bueno, bue... bestetan eta... orduan etortzen zen, bestetan egun bat edo izaten zen, nola etortzen zen oinez... bigarren eguna izaten da gehienetan. Eta orduan, e... harrika fama Arantzak, harrikalariak, baina egiten zuten etorri e... igantziarrak edo lesakarrak edo etortzen zirenak e... kuadrilla, eta bakarren bat neskatxetara, haietatik, eta egiten zioten bere kuadrillakoek, ba... bazterrera joan eta handik harrika eman, eta gero aranztarrak, jode, fama... aranztarrak harrika... bai.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!