Arantza (Nafarroa)

Mozorroak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARN-026-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta mozorroena, hori nola da? Mozorro zuria eta beltza bada, ez?
- Bai, mozorro zuriak ziren e... eskean ibiltzen zirenak etxeetan. Horiek ibiltzen ziren orduan dena oinez, orain kotxeekin joaten dira... auzoetara joaten ziren e... kuadrilla, ba... mozorro mutila ere aunitz izaten baitzen orduan. Bai, herria… hemen ere... bazen abitantia… oraingo doblea kasik, Arantza, eta umea egiten baitzen, hamar-hamabi ume edozein etxetan zen, baserrietan eta bono, herrian ere bai. Eta, mozorro izaten zen pila. Hara joaten ziren bi zaretero, auzoko etxera zare handiekin, haiek zareteroak erraten zioten, bertzeak biltzen joan eta haiek eramaten zuten be... berriz bidea jenerala. Eta, haiei arrautzak eta biltzen zirenak haiei entregatu, haiek kargatu zare handiekin...
- Zer biltzen zen? Arrautza?
- Arrautza, hemen arrautza, hemen... hor Beran eta horietan xingarra horrela (...).
- Eta zerbait ere oihua edo kantua edo zerbait ere egiten zuten mozorroek? Etxeetan? Joaten zirelarik, edo...?
- “Puska- puska”. Mozorroek ez zuten e... “puska-puska” oihua orduan, bertzela izaten zen Santa Agedan eta horietan kantak eta, baina...
- Eta mozorro beltzak?
- Mozorro beltza berriz, ez zen e... egiten, gu, mutil koskorrak eta ginelarik, ja gu... ine, gu hasi ginen gero lehenbiziko, horiek gerra aitzinean bai, baina gero galarazi baitziren...
- Eta akabo...
- Eta, gero gu hasi ginen, lehenbiziko mozorro beltzak ateratzen. Hemen Xapatatta orduan, e... arestian erran dut panadero egoten zena... Joakin, hura laguna genuen, eta, Xapatattan zerriak eta izaten zituzten, Silberiok, Sarobe horrek, eta, hortik atera ginen, baxe... bat joan zen Lesakara, erostera, orain hila da, Josetxo Xuantoinkoa, eta ekarri zituen maskarak han erosita... eta, jantzi ginen. Eta, zortzikoa, orduan herri guztiari buelta ematen baitzen, lehenbiziko plazan ibili eta gero elizako atari horretara, harunzko atari goiti, hemen gure etxe azpia barrena, eta zortzikoan hondarreko muturra ailegatu zelarik, atera ginen gu... Maria! Ze inork ez zuen pentsatzen... hemengoak: “Ai! Ei!” Eta buila, eta gu zortzikoan, segi haien ondotik. Baina gero, han ordena ez dakit, almirante... hasi zen, e... alkateak erran izanen zion edo erretiratzeko edo, eta mozorro zuriek orduan mozorro beltzari, guri, maskara kentzen... batari edo bertzeari kendu ere egin zioten... niri ez zidaten kendu, nik txistua banuen, eskutan, eta, tiratzen nien kolpea eta... eta eskapatu nintzen. Baina, gero hasi zen diskusioa, gehien alde nahi jendea ikusi, eta, biharamunean jantzi ziren denak, almiranteak eta...
- Denak.
- Denak.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia