Herriko bestak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARN-026-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Data: 2000(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:58
- Erref: ARN-026/021
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Eta, bestak egun pila bat egiten zen hemen orduan. E... beti, orain ere... musikeroak ere... beti, egunero diferente dira omen... orduan errenteriarrak etorri ziren, hogeita lau-bortz urte edo, beti kuadrilla bera, Errenteriko bandarenak.
- Eta zenbat egun besta?
- Orduan herriak pagatu izanen zituen… lau egun, uste dut pagatzen zituen herriak. Gero amerikanoren bat edo etortzen bazen, a... laugarren egunean ja akabatu bezala, eta, ja musikaren akabailan porrrrrrrro! Alfontso, danborra, bandoa jotzen eta: "Adios! Badiagu zerbait ere! Herri... norbaitek pagatu edo izanen duk egunen bat". Eta: "Bihar musika izanen dela!" –Alfontsok, oihua-. Eta: "Oeee! ¡Bieeen!"–Denak oihuka orduan, bailean ari den tokian- "¡Bieen! ¡Bieen!". Eta, gero hurrengo egunean berriz igual bandeja pasatu, haiei, eta, berriz ere, bandoa: "Bihar musika izanen dela!" –Alfontsok- porrrrrrr! – danborra jotzen zuen. Eta, hala igual sei-zazpi egun pasa horrela.
- Eta lehen zer izaten zen bestetan horrela, orain... orain bezala ez zen... ez ziren izanen...? Musika eta gehiago zer izaten zen?
- Bueno... zortzikoa eta egiten ziren orduan. Zortzikoa... mutilak, baina mutil eginak ob... sasoikoak, eta, horrela, hala behar du.
- Haurrak ez…
- (...)
- Eta gehiago zer izaten zen? Zortzikoa, musika eta horrela... zerbait ere...?
- Bertsolariak ere bai.
- Bertsolariak.
- Bertsolariak... orduan, honat e... urte sailean etorri izan ziren Baserri, famosoa, Uztarpide... Uztarpide horiek biak etorri ziren onak, e! Jartzen ziren bat Lopenean igual, eta bertzea Andresengo leihoan...
- Leihotik leihora?
- Leihotik leihora, jendea azpian dena aditzen... edo Potuenean edo horietan egiten zen, balkoian, eta han jarri, batetik bertzera. Bertsolari onak ziren horiek.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!