Arantza (Nafarroa)

Bidaiak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARN-026-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai, biajeak nora egiten zituen?
- Horrek hemen, gero Igantziko jendea, Berako jendea ere bai, Beran ere hartzen zuen aunitz, astelehenetan eta… hori, larunbatetan buelta behinik behin aunitz, lana zuen jende aunitz joaten zen, Berako jende puska joaten zen. Eta gero Irun eta Donostiara. Donostian la plaza Sarriegi-n egiten zuen, han parte zaharrean, la plaza Sarriegi, badakizu? Han genuen parada guk, Berak... horiek, Lesaka eta Bera, horiek txa... alternando egiten zuten, Jexux eta hori, eta bertzea… Lesakakoa, nola zen hura? Horiek biek egiten zuten txandaka, batean egun batean eta... bat Donostiara egun batean eta bertzean Iruñera, eta gero hurrengo egunean aldrebes, haiek joaten ziren bi lekuetara. Eta gero bertzeak, ez naiz oroitzen Asteasukoak. Gu hiru autobus bakarrak gelditzen ginen han, hiru linea bakarrak, bai.
- Eta horiek e... astelehen eta larunbatetan Donostiara? Bueno, Donostiatik honat edo Donostiara…
- Astelehenetan hemendik zazpietan atera, eta han zortzi eta erdiak bederatziak alderako hara ailegatu, mantso-mantso. Eta gero... gero Errenteriara ere bai, Errenterian ere gelditu, eta gero zareak, bati, eta paketeak, eta... horrela denei, hori, zu, esto, igual esperoan, gaixoenak Olaokordako… esperoan beti hemendik zarea bidalia, eta, horiek ere bai, Joxe Ramonen… esto... aitatxik bidaltzen zion, nik ez dakit, hark hemendik arropa zikina bidaltzen ote zion, eta gero handik bidaltzen zion tente demonio beti itxia zarea, hango... hau ateratzen zen han, Joxe Ramonen aita. Rektoago aterako zen, gu autobusean ailegatu orduko hantxe zen hura. Eta bueltan ekartzen zuen hori, puntual demonio, larunbatetan, bai. Eta, gero, pues horrela, gero nik ez dakit hemendik zer bidaltzen izanen zen, ilarra, eta oilo, eta oilasko, eta horrela bidaltzen izanen zen, eta gero handik zerbait ere bidaltzen zuten bueltan ere, eta horrela, pakete.... paketeria eta horrela.
- Eta Igantzira sartzean zer erraten zioten zure aitari?
- Igande... a! Igantzira sartzen zen... lehenbiziko ez zen sartzen, eta gero kontsegitu zuten haiek asteazkenetan bakarrik. Aitak erran zuen asteazkena egun... aldiro ez zela sartuko, zertaz orain bada modua, baina orduan zen hagitz... zera, eta izutzen zen jendea. Haratakoan ez, haratakoan ja… aisago, baina goitik beheitikoan egiten zuen sentsazioa joan behar zenuela goitik beheiti, itsusia zen.
- Kurba hura…
- Kurba txarra…
- Ba kurba hura, zuek ezagutu duzuen kurba hura, e! Gero kendu... hura kendu zen... orduan aitak egin behar zuen: “Bueno, ni sartuko naiz, baina... egizu kurba hori!”, orduan hura egin behar zuen, Diputazioari galdetu eta hura... gainera lurra zen dena, ez zuen harririk eta deus horrek, hori dena lurra zen, baina hura eta: “Ai, Pedro!”, eta gure aita koleratzen zen, klaro, beretzat ere autobusari deus ere pasa e... beti ongi edukitzen zuen, bai, gure aitak autobusa astelehena, asteazkena eta larunbata izaten zituen. Eta asteartea eta… ortzeguna eta ortziralea pasatzen zituen beti kuidatzen, betik hori... esto... autobusa kuidatzen, zer duen, zerbait ere falta baldin badu... beti berak moldatzen zuen. Eta gero hamabostetik izaten zen Lesakara… feria, merkatua. Harat bai honela jendea, pilan jendea, zutik eta guzti. Hura izaten genuen negoziorik hoberena, Lesakakoa, Lesakako bidaia, hura gehixeago izan bazen! Lesakako bidaia.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia