Mendi mutilen bizimodua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARN-026-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Data: 2000(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:04:01
- Erref: ARN-026/017
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Egiten genuen goizean jaiki, eta ogi pixka batekin ardo trago bat, ardo trago bat, eta... gu… han orduan mutil aritzen ginen, e! bertze nagusiak izaten genituen. Eta, guk ez genuen ogia, baba, bertzerik ez genuen izaten, ogia eta baba eta litro bat ardo, egun guztirako litro bat ardo izaten genuen.
- Eta egunero gauza bera? Baba, eta ogia eta...
- Egunero, egunero, egun… egunero, eta, baba... baben ondotik zopa, zopa jaten genuen aunitzetan.
- (Emaztea) Lehenbiziko baba eta gero zopa!
- Aurrenik baba eta gero... gero zopa.
- Eta iluntzean lanean gelditu.
- Eta, iluntzean lanean gelditu, eta, berriz gauza bada eso, segun, batzuetan nagusi batzuekin igual gauerako garbantzua izaten genuen; garbantzua han eta hura... hura ona. (...)
- (Emaztea) Zergatik lehenbiziko baba eta gero zopa? Bigarren platerean zopa.
- Bai, lehenik zopa janez gero, klaro, baba jateko gogo gutxiago izanen zelako.
- (Emaztea) Horregatik hori, bere... bere sekretua du horrek!
- (...) Eta gero, gero gainera horretarako goizean, erranen dizuet gero... zera, ogia eta ardua eta. Guhaurek batzuetan eramaten genituen sardina zaharrak, eta sardina zaharrak eramaten genituenean, sardina erdika bat, sardina erdika bat jaten genuen desaiunatzeko, eta bertze erdia bertze eguneko altxatu, bai. Eta holaxe.
- Hemendik... hemendik jende aunitz joaten zen, mendi mutil? Bai…
- Bai, bai, hemendik... hemendik... bueno, gero gehiago hor izan da bai, denbora bat Frantziara hasi zenean, gehiago irabazten zen baina... joaten ginen, joaten ginen bastante, hemendik Iratira. Iratin, hemen sos banako batzuk irabazi ahala gastatu egiten zen eta, han sos batzuk sobratu egiten ziren, badakizu, han ez ginen bajatzen inorat ere!
- Han, gero... hori da, gaua-eta non pasatzen zenuten?
- Han? txabolan!
- (Emaztea) Asteburuak ere bai.
- E?
- Txabolan?
- Txabolan. Eta, gero... igande eguna ailegatzen zenean guhaurek arropak garbitu, guhaurek... guhaurek arropak garbitzen genituen... beti; uda... uda... bueno, uda bat edo izan genuen bai, nagusiak han beheiti herrira hasi ziren bi... bidaltzen zituztela eta, nik ere bidali behar nituela eta uda batean horrela, baina gain... kasik errateko moduan beti, beti guhaurek. Batzuetan zortzitik egiten genituen, bertze batzuetan hamabostetik, segun, segun. (...)
- Eta igandeetan ere baba jaten zenuten?
- E?
- Igandeetan ere baba?
- Igandeetan diferentzia pixka bat meriendatzeko egiten genuen igual... denak unitzen baginen, igual bildots bat erosi, zela edo... igande guztiz ez, igande guztiz ez genuen egiten baina… bai, merienda pixka baten diferentzia egiten genuen jeneralean, hori bai. Eta bertze batzuetan igual bakailaoa ekarrarazi, eta bakailaoa eta tomatearekin-eta… baina, hura... hura izaten genuen guhauren kontura, hura... hura ez zigun nagusiak ematen, hura... hura izaten genuen... guhauren kontura egiten genuen.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!