Azeriak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARN-026-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Data: 2000(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:57
- Erref: ARN-026/016
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Azeriak? Azeri... artearekin elurra ari denboran eta aritzen zen, artearekin harrapatzen. Elurra egiten zuelarik, arrastoan segitu, eta, zuloan sartzen dira azeriak. Eta egiten zuten zulo hartan pareta egin, zulo bat utzi, eta zuloaren barreneko aldean artea. Eta han harrapatzen zuten, elurrarekin, arrastotik. Gero baziren hemen... erbi ehizan-eta aritzen zirenak zakurrekin, eta haiek bakarren bat hiltzen bazuten, Jerbasio eta horrela... baina horrela arrastotik, lurrean aritzen zen gehiena. Baina haiek ere, azeriak ere tipoak, pentsatzen izanen zuten hura zer... arte hura, haiek harrapatzeko edo zela edo han zerbait bazela sumatzen zuten baina, ez atrebitzen, tardatzen zuten, arrunt goseak akabatuak han pasatu baino lehenago, eta... batzuk egiten zioten harri koskorra edo hartu eta disparatu ere... eta haiek ez zekiten haiek, ez dute bai aditu eta ez ikusi eta probarik egiteko utzi ba… artearena, baina... nola pentsatzen zuten, e! (...)
- Eta gero zer egiten zen azeriekin?
- Azeriekin eskea, etxez etxe azeri-eskea, eta ematen zen. Zergatik azeriak egiten zuen dañua, oiloetan, oiloak jan, eta… ardiak, bildotsa partikularki, bildots aunitz... umeak hazten ari direlarik. Eta, gero larrua. Larrua ere... larrutzen zuten, eta saldu.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!