Arantza (Nafarroa)

Gaztaina klaseak eta hagak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARN-026-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- A! Bueno... nabaritu pikorretik ere egiten da gutxi goiti-beheiti, e! Baina, bazenekien, bueno, “orain Sanmigel gaztaina ja...” eta bijilatzen zenuen.
- Tenporadaka?
- Bai, eta gero segitu... gaztaina hura, Sanmigela bilduz gero, zuria... zuria ere hasten zen eta, joan behar
- Haga.
- Haga, edo zaluak ibiltzen zirenak, meheak eta luzeak behar zituzten, eta muturra ibiltzen zena. Mugimendua egin eta joaten ziren e... trebea zena, hagitz trebea zena arbola gainean muturreraino joaten zen, eta hark hartzen zuen goiti-beheiti tipi-tapa lehenbiziko haga txikiarekin, bertzeak... berriz... trebe hori, gutxixeago trebe zenak haga handiagoekin beheitiagotik egiten zuen.
- Nik haga ederra beharko nuke, ez?
- Bai, hemen etortzen ziren... hemen etortzen ziren Sunbillatik, Sunbillatik saltzera, a... ez Iparrikorda ez, Ziborkorda. Aita, eta alaba, neska bat, eta mutila. Hiruekin etortzen ziren bizkarrean Sunbillako hori, hemen e... beheko errekan baserria, eta, handik, hagak saltzera Arantzara, eta hor jartzen ziren igande goizean elizako atean.
- Hagak saltzera?
- Hagak saltzera handik...
- Hagak saldu? Arraroa da…
- Bai, hemen… behar duzu material polita harrapatu, e! Eta ez zen hemen horrela izaten, Sunbillak izaten zuen txara edo, gaztaina txara orduan zareak egiteko eta ibiltzen zen, heskaia hori egiteko, eta txara, paretan horiek ibiltzen zituzten, hagak, eta honat saltzera. Eta hemen jendea, igande… mezatik atera, eta probatzen. Bai. Jo! eta: "Bo, hauxe behar dut nik". Eta... eta haiek eskola ere, orduan eskolarik ere ez, eta izaten zuten prezioa hagari beheko izkinan, e... duro bat edo... orduan pezetak, e... hiru pezeta balio bazuen edo... lau, lauko izkinak, edo... hiru koska, bai.
- Prezioak.
- Bai. Honenbertze pezeta, ez, hara bakoitzak haien dendetan eta nola paratzen da prezioa? Eta haiek koskak eginak: "A, honek lau pezeta". Eta: "Honek bi pezeta –e… txikiagoa bada-".

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia