Arantza (Nafarroa)

Ezkontzetan ere ezberdintasunak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARN-026-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta bodetan lehen egonen zen diferentzia handia etxe batetik bertzera, ez? Batzuk maizter, beste batzuk...?
- Bai, bazen bai orduan desberdintzen zen, gehiago, etxaldekoa erraten zitzaion jabe zena, etxaldekoa. Eta haiek beti izaten zuten e... edo, fama gehixeago, hobekixeago jan edo... eta boda bat egiteko ere, etxaldekoak beti igual oilaskoa, bodan, eta bertzeak berriz... zikiroa. Zikiroa da... hori... bildotsa baina… hiru lau urtekoa, zikiratua, eta ederrak egiten dira. Eta, haietatik, aitatxi-amatxik egiten zioten erregalu, nobioari, eta ekartzen zituzten zintak, arestian erran dudan inauteetako zinta horiek paraturik zikiroari zintzilika bi aldeetara...
- Adornatuak.
- Bai.
- Hori zer egunetan eramaten zen?
- Hori... ekartzen zen… bi egun lehenago horrela, boda baino...
- Eta bodan zer gehiago bazkaltzen zen? Zein zen menua normalean?
- Orduan, bua! entremesa pilaka... orduan izaten zen lehenbiziko zopa, zopa fideo edo...
- Oilo zopa?
- E... oilo zopa, salda, oilo saldarekin egina. Eta gero garbantzua, garbantzua eta aza, bi fuentetan hori ateratzen zen… saila. Eta gero, zikiroa, haren parte bat gisatua, saltsan, patatekin, eta gero bertze partea, hoberena, izterrak edo... hura berriz errea, labean errea. Zikiro… printzipio eta... printzipio eta ze... fin ere bai.
- Eta postrea?
- Postrea segun. Baldin bazen... ardiak jezteko denbora, orduan gaztanbera. Eta, bertzela berriz, tarta egiten zen hemen, tarta harro bat, deus ere kremarik eta deus gabe, idor bat, horrela bizkotxoa horrela. Egiten zuten Apezenean aritzen ziren egiten, Apezenekoak. Eta Alfontso Potunenekoak egiten zuen. Eta horrela arro bat, ez zitzaidan niri, ezin nuen irentsi, idorra, kremarik eta deus ez baitzuen.
Eta gero… ondotik kafeak, eta aguardiente gorria eta aguardiente zuria. Orduan ez zen e... botila markakorik, eta gero hasi ziren horiek, Terry, Terry hartzen hasi zen, Osborne, eta Terry bi tipo, malla blanca eta malla amarilla... izaten zen, malla amarillak kategoria gehixeago…

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia