Arantza (Nafarroa)

Tobera jotzea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARN-026-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bertzea gero... orduan kostunbrea... orain, orain ez da noski egiten, toberak... (...) Tobera jotzea hark... are nobiaren... etxera joaten zen tobera jotzera...
- Eta ez... nobiak ez baldin bazuen nahi tobera jotzea, egin behar zen zerbait berezia? Elizara eraman behar zuen zerbait?
- Ez bazuen nahi etxera joatea, egiten zuten ardoa partitu plazan. Igande arratsaldean... bailea delarik, joanen ziren bi mutil, garrafoi bat ardo hartu, eta pastelak, eta… horrela, edo gazta eta ogia edo zerbait eta han, partitu, hura seinalea gero etxera ez joateko. Eta, hura ez bazuen ematen, etxera joaten zen.
- Eta, nola abisatzen zen ezkondu behar zela… pareja bat? Elizan esaten zuen apezak eta gero tiroa bota, edo...?
- Apezak, bai... tiratzen zen orduan apeza pulpitutik erraten ari zelarik haien izena, kanpoan Pelle Txiki, kanpoko hori... kubiertu hori, Pelle Txiki erraten diogu guk, han egoten zen eskopetarekin, eta tiratzen zituen bi tiro pau! pau! Apeza, e... izena erratearekin bat, hori... atea horrela pixka bat ireki eta aditzen, eta haiek zeinu egin, eta orduan, bien izena erratean bina tiro. Pregoi eguna.
- Eta zer egiten zenuten pregoi egunean eta horrela, hemen? Zerbait berezia edo...?
- Bueno, hori... egiten zuten... orain den bezala orduan ere, ezin bodara gonbidatu ez zirenak edo familiakoak edo zaharrak edo, etxean bazkari bat eman. Bertzeak boda... baina boda ere… etxean egiten zen gehiena! Hemen zenbait ere egiten ziren baina e... dirua ere gutxi zen eta, bakoitzak bere etxean egiten zuten... prestatu. Basijak eta hemendik eramaten zituzten gure etxetik aunitz... etxean egiteko, mahaiak eta…

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia