Arantza (Nafarroa)

Auzolana

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARN-026-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Sei egun izaten zen orduan, plantazioetan eta… gu... mandoa, mandoa izaten zuenak mandoarekin egiten zuen, eta sartzen zuen egun bat, joaten baziren mandoarekin, hiru egun. Baina... ibili ere bai, e! Orduan planta garraio horrela tokatu naiz ni frankotan. Han ere, Etxalarko gurutzetik honaxeago plantadilla izaten zen. Orain horrela… baita Brunoren etxea eta izaten dena han aparkadero bat, haren gaineko aldea... orain ere horrela plantak horrela dira, zera. Eta, harat joan mandoarekin, eta han kargatu, eta beheitixkora… bi biaje, goizean bat eta arratsean bertzea. Eta, hiru egun.
- Eta noiz izaten zen auzolana?
- Hori, plantazioa izaten da negu azkena edo... primabera aldera, plantak, hori, berritzeko.
- Eta ez… norbaitek ez bazuen egiten ordaindu behar zuen...
- Ez dakit orduan ze... zenbat izaten zuen balorea ez dakit, baina gero bertzeak bideetan, bideak, orduan galtzada izaten zen aunitz, eta galtzada izaten ziren trozoak urratzen zirenak, hausten zirenak, eta, haiek berritzen, bat egiten ariko ziren eta bertzeak hari garraio, eta…

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia