Arantza (Nafarroa)

Katu jateak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARN-026-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta katuak ere harrapatzen zenituzten, ez?
- Bai, katu jateak egin ditugu orduan! Katu aunitz, bai, hori… panaderia hemen izaten zen, eta panadero aritzen zen mutila, lesakar bat, laguna izaten genuen, eta, katu baldi... gaztea baldin bazen han erretzen genuen, labean, panaderian. Eta, zaharxeagoa baldin bazen, saltsan, gisatua, patatekin eta...
- Zer, gogorragoa zelako, ez? Igual...
- Egoten... edukitzen genuen, larrutu eta gizena dena kendu, gustu hura ez izateko, gizena dena nabalarekin kendu eta... bizpahiru egunez edo zintzilika, eta orduan ez zen frigorifikorik izaten, baina, negu aldean eta, pixka bat samurtzeko. Eta gero hemen mediku bat, mediku gazte bat Donostiakoa, eta... hura ere gurekin ibiltzen zen aunitz, eta, gauean egon zen gainera gure etxean, eta, baserriak... eta, baserrietan eta jaten dituela, eta hari ematen zizkioten, katuak, medikuari, bisitara eta joaten zelarik eria ikustera eta... eta, haiek (sic) ere hantxe jaten gurekin... Loidi.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia