Arantza (Nafarroa)

Arantzako inauteak

Arantzako inauteak Bi egun izaten ziren. Zortzikoa dantzatzen zuten gazteek eta zaharrek (zaharrenari zahar dantza deitzen zioten). Inauteetako azken egunean dantzatzen zuten zaharrek. Orain gazteek pasatzen dute ongi eta diru asko biltzen dute. Lehen arraultzak baino beste limosnarik ez zen. “Puska, puska” ohiukatzen zuten, eskean. Beran berriz “Xinger arrautze, xinger arrautze, bat ez bada beste”. Mutikoak joaten ziren binaka bilduak. “Mozor txikiak” esaten zieten. 15-16 urterartekoei esaten zieten hala. Gaztetan mozorro zuriak eta beltzak izaten ziren. Aurpegia tapatuta ibiltzen ziren eta ahalik eta zakarren jantzita. Haurrei segika ibiltzen ziren baina eliza atarian libre ziren haurrak. Beste batzuk koloreetako arropaz janzten ziren eta kriskitinak eramaten zituzten. Mozor-zuriak zuriz jantzita ibiltzen ziren. Neskak inauterietan atera zirenekoa kontatzen du. Batzuei inpresioa eman zien. Mozorro zuriak dantzan ibiltzen ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARN-020-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bi egun izaten ziren. Zortzikoa dantzatzen zuten gazteek eta zaharrek (zaharrenari zahar dantza deitzen zioten). Inauteetako azken egunean dantzatzen zuten zaharrek. Orain gazteek pasatzen dute ongi eta diru asko biltzen dute. Lehen arraultzak baino beste limosnarik ez zen. “Puska, puska” ohiukatzen zuten, eskean. Beran berriz “Xinger arrautze, xinger arrautze, bat ez bada beste”. Mutikoak joaten ziren binaka bilduak. “Mozor txikiak” esaten zieten. 15-16 urterartekoei esaten zieten hala. Gaztetan mozorro zuriak eta beltzak izaten ziren. Aurpegia tapatuta ibiltzen ziren eta ahalik eta zakarren jantzita. Haurrei segika ibiltzen ziren baina eliza atarian libre ziren haurrak. Beste batzuk koloreetako arropaz janzten ziren eta kriskitinak eramaten zituzten. Mozor-zuriak zuriz jantzita ibiltzen ziren. Neskak inauterietan atera zirenekoa kontatzen du. Batzuei inpresioa eman zien. Mozorro zuriak dantzan ibiltzen ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia