Arantza (Nafarroa)

“Santa Akta” eguna

“Santa Akta” eguna Eguberri bezperan eta urtezaharrean egiten zuten Santa akta eguna. Kantuan ateratzen ziren “Dios te salve...” Limosna hartzen zuten. Bertsoak kantatzen ditu: “Ai toki oneko alaba, etxeko andre zabala, bidean enteratu naiz limosneroa zerala”. Eta beste bat: “Ate honek badu zuloa, hor dago sutondon katua, gero falta izan du xagua, ai etxeko andre, zure limosnarekin bete nahi nuke zakua”. Horren truke ardo trago bat eta limosna hartzen zuten. Horrekin parranda pixka bat egiten zuten gero. 5-6 gazte joaten ziren eskean. Gero jende gehiago joaten hasi zen, dirua eskas baitzen. Baserri batetik 2 talde ere pasatzen ahal ziren. Lehen pasatzen zena limosna hobea zuen. Baserrietan eta herrian ibiltzen ziren. Herrian limosna gutxi ematen zuten. Bi egunetan egiten zen, lehengo usadio zaharrari jarraikiz. Iparraldean nola kantatzen zuten gogoratzen du Norbertok.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARN-020-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eguberri bezperan eta urtezaharrean egiten zuten Santa akta eguna. Kantuan ateratzen ziren “Dios te salve...” Limosna hartzen zuten. Bertsoak kantatzen ditu: “Ai toki oneko alaba, etxeko andre zabala, bidean enteratu naiz limosneroa zerala”. Eta beste bat: “Ate honek badu zuloa, hor dago sutondon katua, gero falta izan du xagua, ai etxeko andre, zure limosnarekin bete nahi nuke zakua”. Horren truke ardo trago bat eta limosna hartzen zuten. Horrekin parranda pixka bat egiten zuten gero. 5-6 gazte joaten ziren eskean. Gero jende gehiago joaten hasi zen, dirua eskas baitzen. Baserri batetik 2 talde ere pasatzen ahal ziren. Lehen pasatzen zena limosna hobea zuen. Baserrietan eta herrian ibiltzen ziren. Herrian limosna gutxi ematen zuten. Bi egunetan egiten zen, lehengo usadio zaharrari jarraikiz. Iparraldean nola kantatzen zuten gogoratzen du Norbertok.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia