Arantza (Nafarroa)

Nola moldatzen ziren horrenbeste haurrekin

Nola moldatzen ziren horrenbeste haurrekin Etxe handia zuten. 2 haurrek amatxirekin lo egiten zuten adibidez. Dionixik 8 urte zituenean hil zen amatxi. Amatxi agurtzera atera eta pulmonia bikoitza hartu zuen ahizpetako batek, apaizak oliadura eta dena eman zion, baina atera zen. Xaboi gehiegi gastatzen zutela eta, amak errazionatu egiten zien. Denak hazi ziren sano. 5 gela zituzten eta han banatzen ziren binaka, hirunaka... lo egiteko. 11 urteetarako ahizpa bat neskame atera zen, 15 urte beste bat ere bai. Ez zuten goserik pasa, gaztaina aunitz izaten zuten. Ilarra eta artoa ere bai. Amatxik egiten zuen eltzaria aunitzetan eta haurrek eramaten zuten ura etxera. Zerriak ere gizentzen zituzten saltzeko. 16 urteetarako beste anai bat atera zen Iratira lanera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARN-005-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxe handia zuten. 2 haurrek amatxirekin lo egiten zuten adibidez. Dionixik 8 urte zituenean hil zen amatxi. Amatxi agurtzera atera eta pulmonia bikoitza hartu zuen ahizpetako batek, apaizak oliadura eta dena eman zion, baina atera zen. Xaboi gehiegi gastatzen zutela eta, amak errazionatu egiten zien. Denak hazi ziren sano. 5 gela zituzten eta han banatzen ziren binaka, hirunaka... lo egiteko. 11 urteetarako ahizpa bat neskame atera zen, 15 urte beste bat ere bai. Ez zuten goserik pasa, gaztaina aunitz izaten zuten. Ilarra eta artoa ere bai. Amatxik egiten zuen eltzaria aunitzetan eta haurrek eramaten zuten ura etxera. Zerriak ere gizentzen zituzten saltzeko. 16 urteetarako beste anai bat atera zen Iratira lanera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia