Xalbador Madariaga Elizondo

Arantza (Nafarroa) (1930)

Biografia

1930ean Arantzan jaioa, Mutikonborda baserrian; orain Eguzkialdeko Ximonenbordan bizi da. Zazpi senidetan hirugarrena. Gurasoak, bertakoak eta nekazariak. Haurretan etxeko lanetan lagundu ondoren, 16 urtetan ikazkin hasi zen inguruko basoetan; geroago, kontrabandoan eta zuhaitzak botatzen Iratin (Iparraldean) eta Biarno aldean. Ezkondu ondoren Lesakako fabrikan hasi zen lanean, erretiroa hartu zuen arte. Gaztetatik herriko festetan koplari eta bertsolari aritu izan da, trikitiaz lagunduta: santaketetan (urtezaharretan eta Errege-bezperan), toberetan, inauterietan, eta beste. Bertsolari-saio eta txapelketetan ere ibilia, sarritan anaia Batixta zenarekin batera (Nafarroako txapeldun izandakoa); aitona ere —gipuzkoarra— bertsolaria zuten.

Zintak

KodeaDataProiektua
ARN-027 2024 Euskal Herriko Ahotsak
ARN-028 2024 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia