Joakin Berau Bergara
Arantza (Nafarroa) (1933-2013)
Biografia
Arantzan jaioa 1933an. Gurasoak arantzarrak zituen, eta zazpi senidetan zaharrena da. Eskolan Arantzan ibili zen, baina ez denbora luzez. 12 urterako Berara joan zen morroi, eta 16 urterekin, berriz, Ultzamara. Artzaintza mundua gertutik ezagutu du, gaztetan langintza horretan ibilia da. 18 urte zituela joan zen Gipuzkoara, Brinkolara hain zuzen ere; taberna batean apopilo jarri eta mandazain lanetan hasi zen Deskargan. Mandazain lanetan 11 urtean aritu eta gero, nagusiari erosi zizkion mandoak. Eskoriatzan menditik ikatza jaisten ibilia da hainbat urtean. Legazpiko Goenaga baserriko alabarekin ezkondu zen. Urte batzuk Goenaga baserrian egin eta gero, kalera joan ziren bizitzera: seme bat izan zuten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARN-001 | 2010 | Legazpiko ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute