Aramaio (Araba)

Basoan errailak jartzen

Basoan errailak jartzen Barajuen auzoan bizi zen kondeak bere basoetatik Urkiolara errailak jarri omen zituen, egurra mandoak tiratutako bagoietan ateratzeko. Tantaitxueta izeneko menditik Urkiolamendira pasatzeko zubia eraiki zuten tantaiekin, Zubinagusi izenekoa, eta zubiaren gainean errailak jarri. Kantabriarrek kudeatutako zerratokia zegoen basoan jarrita, oholtzarrak eta trenbide-trabesak egiteko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-111-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Barajuen auzoan bizi zen kondeak bere basoetatik Urkiolara errailak jarri omen zituen, egurra mandoak tiratutako bagoietan ateratzeko. Tantaitxueta izeneko menditik Urkiolamendira pasatzeko zubia eraiki zuten tantaiekin, Zubinagusi izenekoa, eta zubiaren gainean errailak jarri. Kantabriarrek kudeatutako zerratokia zegoen basoan jarrita, oholtzarrak eta trenbide-trabesak egiteko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero, auken hemen, auken hemen terreneno sail haundi bat kondiek. Ta horrek kondiorrek, orduko denporako gauzak, pentsaizu zenbat balore egongo zan, nik entzunikua esan biher dot /biot/ oin be ta, neuk be ta. Hor ein eban /eiban/ zerratokixe, Urkiolara karrille, Otxandixo gaiñera karrille, horko materixalak atarateko.
-Bere basotatik?
-Bero basotik. Ta horretarako, ze hektarea mordo haundixe dauko horrek, ta pentsaizu orduen zenbat kostako zan, eskuz in biher zan /bizan/ hori, gauza danok in biher zien /bizien/. Karrille montau biher zan /bizan/. Hor zerratokixe egon zan, ta badakitt oin be nun dauen ta dana. Zerratokixe egon zan lekutik Urkiolara, igoten-igoten igoten-igoten juen biher da /bida/. Orduen, han errellanuek in, karrille montau, bagonetak ipini, ha bagonetak eruen in biher zien /bizien/. Etorri beherantza samur itten zien, baiña gorantza jaso in biher zien /bizien/, kargaute.
-Lokomotoraik-eta ez euen orduen?
-Lokomotorie bai, zera, mandue, tiretzeko.
-Edo idixekin [...].
-Bai. Ta beste gauza bat, hor dauen horri mendixorri bueltia hartute dauenak Tantaitxueta dauko izena. Orduen, Tantaitxueta, Urkiolamendi badakitzu zein dan, ezta?
-Bai.
-Urkiolamendire pasetako, Pol-poleko itturriko ure dator han txarku behera. Hamendi alde bateti bestera pasetako tantaixekin zubixe eindde auen erregular. Zubinausi esaten jakon. Ta haren zubixen tantaixen gaiñeti auen karrille montaute.
-Mekatxis la mar, kriston obrie, orduan.
-Handik politto-politto bueltan, ba, buelta asko dauko horrek e, zera, eruteko. [Irezelai]-edo esaten dutsiena hara zelaire urten ta handik Urkiolara auen hori karrilloi. Ta beste bat hemetik berauti, berauti eruteko, auen Otxandixoko Morgola esaten dutsien /esatetzien/ lekue, hara gaiñera. Ta hemeko bekuek eruteko, auzen idixek. Hor ibili zien montañesak erregular.
-Montañesak?
-Montañesak.
-Zerekuak? Kantabriakuak edo...?
-Bai. Kantabriakuek montañesak esaten jake kantabriakuek, ezta? Ta harek auken zerratokixe montaute hor. Ta harek itten ebezan paguekin tabloiek. Ta haretxakin trabiesak.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia