Lehen gaueko eskubidea ukatu kondeari
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-111-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Oleta
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 19a
- Iraupena: 0:02:41
- Erref: ARA-111/002
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Bestelako kontuak » Historia orokorra , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak , Bestelako kontuak
Transkripzioa
-Zela, Oleta auzuan zela dauko izena etxiak?
-Katxelena.
-Katxelena.
-Katxelena.
-Baiña atzo esan ostazun Dukiena, edo kondiena, edo zela esaten xaue?
-Bai. Hori da, hori da, lenaukuek esaten dauen moduen, hemen konde bat auen Aramaixon. Bajonen (Barajuenen). Konde bat bizi zan. Horrek berorrek obligetan zittuen henbra guztixek lehenengo gaba pasatzera berakin.
-(Senidea) Ezkon barritten. Ezkontzen [zienien].
-Ezkon berritten.
-Bai, horri erderaz esaten xako “derecho de pernada“.
-E, bien. Orduen, hemeko batek, hemeko etxeko batek, negau in utsen /intzen/ hori. Ta emon utsen /emontzen/ plaittue berak honi. Ta honek in utsen /intzen/ irebazi. Kondiai.
-A, kondiari irabazi?
-Kondiai in utsen /intzen/ irebazi. Orduen, kondien hurrengokue zelan zan dukie, orduen ipini utsen /ipinitzen/ hori motioi honi etxioni, Dukiena.
-Orduen hemengo baserrittarrak duke bihurtu, ezta?
-Duke bihurtu. Ta harrezkero jarraitzen dau horrek Dukiena, hori motioi, etxiena.
-Ia, ia, ia, Dukiena. Eta hemengo kondieri frente in otsan hori, emakumia zan, edo gizakumia?
-Emakumia.
-Joño. Ta hor gero juiziuak egon zien edo?
-Juiziek egongo zien, orduen denporan, esaten dauen moduen, edo esaten eben moduen aurrekuek, ta hori esaten eban oniño ba ointsu hil zan gaixoren baten esaten eban hori. Ta in utsen /intzen/ irebazi kondiei. Ta orduen, kondie baiño dukie zelan hurrengoko zeraue dan, ipini utsien /ipinitzien/ hori motioi honi etxioi.
-Anda.
-Etxekuoni, hobeto esateko.
-Ia, ia.
-(Senidea) Honi [...].
-Eta hori zenbat urte, oin dala zenbat urte izango zan edo?
-Hori ezin neixu esan nik, horixe ezin neixu esan. Urte asko derrigor izen biher.
-Eta zu, nunbaitt, emakume haren umia zara, ezta?
-E, bai ba! Haren ondorik nator ni. Haren ondorik datorrena.
-Kontxo, kontxo. Balientia orduen e…
-Bai.
-Katxelenako andria.
-Bai. Ta hori ba sarri komentau dot nik hemen, ba, jentie ba, Katxelena esan ta ez dau ulertzen ezta? Ez dau aittuten zerak eta “Joño, nungue za?“ o zera ta “Dukienekue“ ia hemen inguruen danak dakixe ba Dukienekuek.
-Dukiena Azkoagan be badau, ezta?
-Dukiena Azkuagan dau. Baiña hau Dukiena hau da hango zereko, etorriko zeroi.
-Eta Barajuenen nun euen konde hori, ze etxetan edo?
-E, horixe ezin neixu esan. Zeiñetan ezin neixu esan, zeiñetan auen hori. Gero horren zera, horren zera, ba, gero aurrera jarraittuko dutsut /jarraittukutzut/ zerien, ze horrek kondiorrek…
Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!