Aitajauna Palazio baserrira nola etorri zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-084-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Aramaioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko abenduaren 01a
- Iraupena: 0:03:23
- Erref: ARA-084/014
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Baserria » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
-Eta garai hartan zenbat ganau zeukotzuein etxian?
-A ba ganauek? Ba, beno, korrientetxue, zortzi-hamar edo hola. Beno. Ganauek ba egoten die, jaixoten die, batzuk hiltzen die, ba zortzi-hamar, hamaike igual edo? Holakoxeren bat. Holakoxeren bat.
-Eta ardirik esan dozu…?
-Ez ez, ardixek lehena kendute geuken. Lehena kendute geuken ardixek.
-Eta astua be bai, ta gero konejo ta oillo ta…
-Bueno ba, ba konejue ez dakit orduen geuken. Oin bai, oin badau konejue. Ta oillue bai, oillue beti. Oillue libre. Oin zerraute, baiñe orduen etxe inguru danien dana libre oilluek. Dana libre, ta ba guk lana, lana egoten zan baiña badakitzu? Buenooooo! Neguen be lana egoten zan, udan be lana egoten zan, beti lana egoten zan. Udebarrixe aillegetan zan, goldan eitten zan, bueno patatie, ta erremolatxie, beste haik ein orduko, haik ein orduko… bueno patatak eta erremolatxie ba horrek patatak jorratu, gero patatak atara, gero garixe. Gero garixek ebai. Garixek ebai. Gero, garixek ebai… bueno, agustoa. Gero etorten zien gaztaiñak, gaztaiñak batu biher. Gaztaiñak be jausi itten zien, batu ein biher haik saltzeko. Irie ebai biher, behixei botatzeko, azpixetarako, irak ebai… eneee! Babak be bai soluen egoten zien. Haik babak be batu biher. Haik artuek ebai biher. Haik artuek ebai, etxera ekarri ta gero artuek zurittu. Ez dakitzu? Zurittu. Ta gero artue egon dan lekuen barriro garixe erain. Ene! eten bakue egoten zan baiñe, eten bakue! Ta gu aiztatxo bixok bakarrik egoten gitzen. Bueno, bai, gero ba neu be bai fuen nitzen gero Bergara…
-Ta beste hirurak nun zien ba?
-Ba beste hirurak? Ba nausixoi josten. Josten egoten zan. Bestie, ba, krieda hortik ziher. Eta mutille fabrikan. Zerrajeran fabrikan mutille be.
-A, ta nora faten zan?
-Ha, zera, Zerrajeran.
-Zerrajeran?
-Bai. Ta gu aizta ta bixok, ta aitta ta ama. Ta gu ba lanok… lagundu bai, beti be etorten zien ta ba…
-Ta aittajaun-amandrarik edo…
-Ez, ez, ez, ez, ez. Nik aittajaune ezautu be ez nauen in. Badakitzu geure aittajaunei ze pasau jakon? Amandrie ezautu nauen, larogeta bi urtekin hil zan… baiñe aittejaunei zer pasau jakon? Bueno, haik ezkondu zien, badakitzu aittajaun ta amandrie zela ezkondu zien?
-Ez.
-Bueno ba. Nere aitte, nere aitte zan horkotxe beherengo etxekue. Hor beherengo etxien, ezta?, beherengo beherengo etxien euen bi bizitza: atzekaldien bat eta bestia aurrekaldien, bi bizitza. Ta hangue zan nire aittajaune. Eta juen zan ferixara. Ta aittejaunek euken semie. Eta aittajaunek auken semie, baiñe “a punto de ir” soldau. Ezkondu ezkero, ha libretan zan. Fuen zan ferixara, ta juntau zan beste Santa Agedako gizon bateaz. Ta esan utsen “hik badaukek neskaik?”, mutille soldautzatik libretan bajuat, ezkonketan bajuat, librau ingo juat. "Ba bajaukat neuk be, hamazortzi urtekua, bajaukat". “Hi, ba, horretxek ezkondu biher jittuau /bijittuau/. Esan biher jutseu /bijutzeu/”. Ta ezkondu zittuan hemengo aittek hemengo semie, eta hak bere alabie. Ezkondu zittuan, ta fuen zien Oletara bizitten. Ta Oletara fuen zien bizitten ta, bueno, han Oletan be, ba, pentsaizu, zer eukiko juen ba haik? Ba nik ez dakit zer, fabrikie edo be ez auen eukiko haik, ze lan edo nundik bizi edo horrenbeste be ez dakit /eztakit/. Eta gure, nire aitte Oletan jaixue zan. Ta han jaixo zan aitte eta beste anairik ez dakit /eztakit/, ha bai, nausixena, Oletan jaixue zan. Ta handik etorri zien hona. Ta hau etxiau zan, etxe txiki-txikitxoren bat ei zan, txabolatxuen moduko etxe txiki-txikitxoren bat. Ta harek in auen holan etxetxo haunditxua bat. Eta ni akordetan naz, tximinixie ta hau, beheko sue, egonda [euen] kamaran, gurien. Kamaran euen hori tximinixie be egonda. Antxiñeko etxetxue, ez dakitzu?
Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!