Aramaio (Araba)

Milizianoak inguruetan lurperatuta

Milizianoak inguruetan lurperatuta Gauean gordelekutik irten, eurek zerbait jan, eta ganaduak gobernatu zituzten. Hurrengo egunean, ondoko arku biko etxean babestuta zeudela, milizianoek atzera egin zuten. Asturiarrak ikusi zituzten soroan behera odolduta ihesi, birao batean. Etxe inguruan hil eta lurperatu zituzten miliziano batzuk. Bertan jarraitzen omen dute lurperatuta. Eustakik ez daki hildakook ezagunak izango ziren edo ez.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-084-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gauean gordelekutik irten, eurek zerbait jan, eta ganaduak gobernatu zituzten. Hurrengo egunean, ondoko arku biko etxean babestuta zeudela, milizianoek atzera egin zuten. Asturiarrak ikusi zituzten soroan behera odolduta ihesi, birao batean. Etxe inguruan hil eta lurperatu zituzten miliziano batzuk. Bertan jarraitzen omen dute lurperatuta. Eustakik ez daki hildakook ezagunak izango ziren edo ez.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bueno. Gaboi. Erretirau gitzen. Ganauoi, jaten be emun gutsen, ganauei jaten. Ganaue kortan jaten, geuk zeozer jan gen eta hurrengoko egunien itxoiten zer izen biher ete zan, ba! Eta hurrengoko egunien nora juengo gara? Hor, arku biko etxiek euken erdixen karrera handixe, ezta? Karrerie, sendo-sendo-sendue! Ba, ahal zien danok, han karreran hola jarri, karrerie joten baauen be, ez auela apurtuko, illeran jarri, eta orduntxe igo auen, orduntxe abandonau auen zeorrek, milizianuek. Eta han karrera parien. Eta, baiñe jausten zien, eulixe letxe jausten zan baiñe kaiñonazue! Bonbaik ez auen botaten, kaiñonazue jaurti eta…
-Eta hori, karrerie euen etxe hori, beste etxe bat, beherau?
-Ba, hortxe, hortxe beheko arku biko etxe hortxe, beheien. Eta gu bilddurtu gitzen hainbesteraiño! Jausten zien, han etxera jarri gitzen eta, han karrera azpixen, karrera sendue zan eta, danak haren parien, haren parien, eta, karrerie hemen, ezta?, honetaa, eta…
-Teillatue jausi bazan, eutsiko otsan hareik karreriak?
-Hor euen ate zahar haundi bat, ate baltza esaten utsena, eta hak atiek euken apurtunak, holaxe, zezpalunak, hutsunak, eta handik atzetik pasetan zien, eskuetatik ebatu eta tarras, odola daixola. Han [sartzetik] garixe edo auen; sartu soluen eta soluetatik behera… asturianu… zera, "hoz y martillo" ebixen haik paparrien. Asturianuek, buzo azule, "hoz y martillo". Gorrixek. Bai. Haik jurementu baten! Ene, haik botaten euen jurementuek! “¡Nos han engañau, cabrones, nos han engañau, no tenemos, nosotros, no tenemos nada!” Ba, klaro, ezebe-ezebe ez utsen… abioirik be ez jakuen etorri ta. [Haik egunen lengua] handik behera. Ene, eta egon ondion, egon puska baten, egon, eta kaiñonazuek, tiruek, buenooo! Hor, eta pep-kun, tiruori izeten zan, ez zan entzuten, pep-kun, pep-kun, tiruori entzuten zan. Hemen Etxabeko gure bidetik gora be, horma zahar bat, etxeko horma zaharra, ondion milizianuok azkenengo ostikarak emun artien hantxe, pep-kun, eta bestiok hemen, bestaldien, pa-pa-pa, bestiok bestaldetik. Baiñe hareik hona aurreratu zien, Franconok, eta bestiok hortik behera izkutau zien beheko arruetara, gero Aramaixoa eta Bizkeire, danak ezkutau zien. Eta danok fuen zien…
-Horreik hortik ya Bilbo aldea fan zien?
-Ba, apurke-apurke, ba, gero hartu…
-Otxandixon izugarrixe izen…
-Otxandixo aurretik indde auen! Aurrretik indde auen Otxandixo.
-A, aurretik indde auen?
-Bai, bai, bai. Zu: Eta hor tiroteuen, hor gure etxe ostien, etxie euken, hor, txabolatxo bat auen, txabolatxue baiño harutzatxuau bat hil iñ auen, ezta? Franconok, ihesi joiena hill auen eta han eurak enterrau auen. Eta harutzatxuau, ba, begira, berrehuen metro edo hirurehuen metro edo, handikalien, muna zahar baten onduan, beste bat hill auen. Eta ha bizirik hill auen, eta jefie, ez dakit ba nor zan, esan eutsela “dale otro tiro de gracia, dale otro tiro, que está vivo todavía”. Eta pu!, tirue emun eta ha muna zahar pera bota, lur bigun-bigune auen, han, muna haundi bat, bota eutsen munie gaiñea eta han enterrau auen. Eta hemetikuoi zapatak bistan, holaxe, egon zan, botak bistan, bota baltzak bistan. Eta gero hemengo jentiek bota auen lurre. Eta hortxe da, hortxe da, bota auen lurre eta tapau auen.
-Eta ondio hor dau hori?
-Bai, bai, ez dau inork garbittu, hortxe hundiru zan, eta oin gero piñuek be sartute daz, handik asko piñuek sartu, eta bota, eta barriro sartu eta danak indde daz, Eta handik… zera, mutillok eta esan “ha non da?” Hola juen eta “non?” Ba, dana bertantxe da, baiñe “ama!” Hementxe be ezin esan baiñe, haik [loi-loi], piñuek eta, zulotute eta… Pistaik bada, baiñe pistie hortik ez, gorautik… . Baiñe hotxe enterrau, zulue hortxe in auen, eurak enterrau auen, zerok, soldauok edo, Francon aldekuek. Enterrau auen eta, zapata baltzak holaxe bistan, lurre zapaldu eta zapata baltzak holaxen, bistan. Ene, zapata bistan! Eta gu, gaztetxuek, eta jueteko bilddurre emuten euskun eta hemengo, guriek eta izengo zien, hemengo gizonak bota eutsen lur pilo bat eta tapau zan eta hor da. Eta hadikeldekue be bai, handikeldekue lurre euken muna haundixe, ha lur dana bota eutsen gaiñea, eta hantxe, hazurrek hor egongo die, munapeien. Eta gero, niri horko behekuek esan usten harutze beste bat zulue tapaute auela. Eta besteik gu ez gauen ikusi, baiña hango behekuek, gizonak esaten auen, beheko arku biko gizonak: “Bai, han handikaldien be bajauenan markie, han be tapaute egongo jan barruen. Baiñe honeik bixok, honeik [horreikuek]. Eta…
-Horreik ezagunak zien?
-Ez, ez, ez! Ez dakigu, biherbada, ezaunek izengo zien iguel, baiñe ez dakit nik. Ikusi ez gittuen in eta, ez dakit ezaunek izengo zien. Murugaindik behera bajau zienak izengo zien, Murugaindik atozenak.

Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia